EKOmerkatua, lurraldearen bertze kudeaketa-eredu batzuk eta kontzienteagoak diren bertze kontsumo-eredu batzuk posible direla egiaztatzeko aukera bat da. Orduz geroztik, hilabetez hilabete, 40 ekoizle ekologikok baino gehiagok produktu ekologiko eta lokalen eskaintza zabala hurbildu dute Iruñeko erdigunera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoari buruz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat.
Larunbat honetan, hilaren 1ean, horren erakusle izanen da, hamabortz ekoizlek beraien produktuak jarriko baitituzte salgai, gizartean sortzen den aztarna ekologikoa bultzatzeko eta Nafarroako saltoki txiki eta lokalei laguntzeko.
Produktuen salmentaz gain, larunbat goizean hainbat ekintza burutuko dituzte; 12:00etan Talka Txalaparta duoak (Imanol Ugarte eta Jabier Leoz) ikuskizun bat eginen dute bertaratzen direnentzat eta ONAY GGKEak antolatutako Siwatl: emakumeak etorkizuna lantzen argazki erakusketaz gozatu ahal izanen da. Erakusketaren ardura duten emakumeek, aldi berean, ekitaldia dinamizatuko dute bertaratutakoei galdetuz "Zer da zuretzat elikadura-subiranotasuna?".
Horrez gain, EKOmerkatuan hilero aurkitzen diren ohiko elikagaiak ez dira faltako: Artzibarko ogia eta pastak, Lizarraldeko olioa, gazta eta lekaleak, Caparroso sasoiko barazkiak, Ekollaondoko arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeizako eta Eulzeko eztia, Faltzesko eta Eulzeko olioa eta almendrukoak, Baztango gazta urdina, lekaleak eta Munarrizko patatak. Asteburu honetan, bi salmenta puntu berriak izanen dituzte: Artiedatik, Conservas Gukalde eta Errioxatik olio aromatikoekin eta infusioekin Lurreko Aromáticas.