Asteburu honetan Arantzak, Aresok eta Igantzik hartuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketaren lekukoa

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 27a, 20:00

Euskal Herriko Mus Txapelketaren herriz herriko kanporaketak azken txanpan sartu dira. Asteburu honetan jokatuko dituzte azken kanporaketak: Arantzan eta Igantzin bana eta Areson bi. Orain arte eskualdean egindako kanporaketei eta heldu den astean izanen direnei buruzko informazioa albiste barrenean. 

Hurrengo kanporaketak
  • Arantzako Ekaitza Elkartean, otsailaren 28an eginen dute saioa, 19:00etan.
  • Aresoko Pake Toki Elkartean, otsailaren 28an, eginen dute kanporaketa, 19:30ean.
  • Igantziko Biltoki elkartean, otsailaren 28an, 22:00etan eginen dute.
  • Aresoko Larrea elkartean martxoaren 1ean egin dute hitzordua, 22:30ean.
Orain arte sailkatutakoak
  • Gazteluko ostatuan joan den abenduaren 2an jokatu zuten kanporaketa. Zazpi bikote aritu ziren eta horien artean batek lortu du Nafarroako finalera sailkatzea: Jose Migel Lasagak eta Joxe Mari Indak.
  • Doneztebeko Shanti ostatuan abenduaren 13an jokatutako kanporaketan, hamar bikotek parte hartu zuten, eta bi sailkatu dira finalera: alde batetik, Erik Garzia eta Iñigo Belarra eta bertzetik, Oier Zulaika eta Laurentx Etxegoien.
  • Zubietako elkartean abenduaren 14an jokatu zuten kanporaketa. Sei bikote aritu ziren, eta bat sailkatu da finalera: Josetxo Elizalde eta Jesus Santesteban.
  • Leitzako Torrea tabernan, abenduaren 21ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta horien artean, hiruk lortu dute finalerako txartela: Ivan Vinagre eta Inazio Barandarainek, Ibon Elizalde eta Migel Telletxeak, eta Cristobal Zabaleta eta Goiuri Zabaletak. Ordezko bikotea Andres Zubillaga eta Urko Goizuetak osatua da.
  • Elizondoko Intza ostatuan abenduaren 22an aritu ziren. Hamabortz bikote apuntatu ziren eta bi sailkatu dira finalera: Aritz Alunda eta Enkarna Andueza; eta Juan Angel Arizmendi eta Piru Nemours.
  • Oronoz-Mugairiko kanporaketa abenduaren 27an egin zuten. Hamabi bikote aritu ziren eta bi bikotek lortu dute Nafarroa mailako finalerako txartela: Joseba Berhok eta Aitor Beorlegik, eta Joseba Arizmendik eta Martin Apezetxeak.
  • Leitzako Leitzarra tabernan urtarrilaren 11n egin zuten kanporaketa. Hemezortzi bikotek eman zuten izena eta hiruk lortu dute finalera sailkatzea: Joritz Oiarzabal eta Mikel Martinezek, Joxe Antonio Zabaleta eta Carlos Sagastibeltzak eta Mikel Martinez eta Mikel Zestauk. Ordezko bikotea Oihana Otermin eta Asier Barriolak osatua da.
  • Leitzako Gaztañaga tabernan, otsailaren 1ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikote aritu ziren eta hiru pasatu dira finalera: Andres Zubillaga eta Urko Goizueta, Carmen Azpiroz eta Juan Fco. Ortiz; eta Joxe Manuel Zabaleta eta Joxe Migel Gonzalez. Ordezko bikotea Juan Carlos Erbiti eta Mikel Zabaletak osatua izanen da.
  • Anizko Mendiarte elkartean, joan den ortziralean, otsailaren 7an, egin zuten kanporaketa. Lau bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalerako txartela: Igor Ruiz de Larrinagak eta Martin Gamiok osatutako bikoteak. Ordezkoa bikotea Benito Elizagoien eta Unai Iturbiderena da.
  • Elizondoko Amezti elkartean, otsailaren 9an aritu ziren. Hamasei bikotek eman zuten izena eta hiru sailkatu dira finalera: Iñaki Jubera eta Aritz Urrutia, Benito Elizagoien eta Angel Maritorena; eta Beñat Mortalena eta Unai Iturbide.
  • Lesakako Arrano ostatuan, joan den ortziralean, aritu ziren. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta hiru ariko dira Nafarroa mailako finalean: Iban Garro eta Juanen Saralegi; Jon Olaizola eta Ibai Bereau; eta Imanol Ugaldebere eta Josu Txoperena.
  • Arraiozko Arizti elkartean, joan den larunbatean, otsailaren 15ean, egin zuten kanporaketa. Hamaika bikote apuntatu ziren eta bik lortu dute Nafarroako finalera sailkatzea: Beñardo Alunda eta Joselu Retegi bikoteak eta Koro Zelaieta eta Aintzane Telletxea bikoteak.
  • Goizuetako Umore Ona elkartean, larunbatean aritu ziren, otsailaren 15ean. Bost bikote ibili ziren eta batek lortu du finalera pasatzea: Jon Urdanpilletak eta Oier Mirandak.
  • Leitzako Landa tabernan, larunbatean aritu ziren, otsailaren 15ean. Hamasei bikotek eman zuten izena eta hiru bikote sailkatu dira finalera: Juan Carlos Erbiti eta Mikel Zabaleta; Eden Gastearena eta Mikel Olaetxea; eta Sara Zabaleta eta Oihana Otermin.
  • Lesakako Koxkilla ostatuan ere larunbatean egin zuten hitzordua, otsailaren 15ean. Hamar bikotek eman zuten izena, eta bik lortu dute Iruñeko finalera sailkatzea: Ander Legasak eta Mikel Elizegik; eta Jon Mitxelenak eta Mikel Etxekoloneak.
  • Ezkurrako ludotekan, berriz, igandean aritu ziren, otsailaren 16an. Hamabi bikotek parte hartu zuten eta bik lortu dute finalera sailkatzea: Edurne Mutuberriak eta Mariaje Gogorzak; eta Dolores Gastearenak eta Ignacio Elizaldek.
  • Sunbillako Ulibeltzak elkartean, joan den ortziralean, otsailaren 21ean, aritu ziren. Hemeretzi bikote aritu ziren eta hiru bikotek lortu dute finalera pasatzea: Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarenak; Mikel Garbalenak eta Iban Lergak eta Asier Altunak eta Enaitz Portuk.
  • Erratzuko Zubi punta ostatuan, larunbatean aritu ziren, otsailaren 22an. Hamabi bikotek eman zuten izena eta bi sailkatu dira finalera: Unai Urrutia eta Iker Iturburua; eta Xuban Bengoetxea eta Aimar Rekarte.

Aipatu bezala, zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 22an eginen dituzte (Nafarroakoa Iruñean) eta final nazionala Araban izanen da, Zigoitian, apirilaren 5ean.

Sariak
  • Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
  • Txapeldunordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250 euro.
  • 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak... banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun