Ikerketarako 22.109,05 euro bildu ditu 2zi Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 27a, 19:00

'Bularretik ehundutako aitortzak' dokumentaleko protagonistak.

Bularreko minbizia metastasikoa ikertzeko, Navarrabiomed ikerketa zentro publikora bideratuko dute bildutako dirua.

Bularreko minbizia metastasikoaren ikerketa bultzatzeko, gogotik ari da lanean 2zi Elkartea. Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala osatu zuen Amaia Iparragirre Baleztena leitzarrak, Leitza eta Ezkurrako bost emakumeren eta bere hurbilekoen testigantzak bilduz. Herriz herriz ibili dira dokumentalarekin emanaldiak eskaintzen eta aretoak txiki gelditu dira behin baino gehiagotan. Urrian Leitzan ospatu zuten Elkartasun Egunean ere jendetza bildu zen eta arrakasta handia izan zuen antolatu zuten zozketak. Hilabete hauetan guztietan jasotako babesa ikusita, esker hitzak baino ez dituzte izan 2zi elkarteko kideek eta hitzez jasotako babesa, lortutako diru kopuruarekin ere agerian gelditu da. Otsail hasieran 22.109,05 euro bilduak zituzten eta dohaintza Navarrabiomed-era egitea erabaki dute. Ikerketa gehiagorekin, bizitza gehiago salbatzen direla esan izan dute behin baino gehiagotan eta horregatik, zakua betetzen segi nahi dute.  Donezteben apirilaren 11n Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala ikusteko aukera izanen da eta, biharamunean, Malerrekako Elkartasun Eguna eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun