ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Kirol jardunaldi murritzagoa izanen da inauterietako asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 28a, 08:00

Sarako Izarrako emakumeek igande eguerdian jokatuko dute Animainean.

Futbol talde nagusien artean, atseden izanen dute Autonomikako Baztanek eta Preferenteko Doneztebek eta eskubaloi jardunaldirik ere ez da jokatuko

Otsaila eta martxoa lotuko dituen inauterietako asteburua izanik, ohikoa baino kirol jardunaldi murritzagoa izanen dute eskualdeko taldeek. Eskubaloian ez dute jardunaldirik izanen (Errekako neska infantilak bakarrik aru dira) eta futboleko talde nagusien artean, Gipuzkoako ligan ari direnak normal ariko dira, baina Nafarroan, erregionaleko lehen mailako Baztanek eta Aurrerak bakarrik jokatuko dute. Kategoria ttikietan ere, zenbait taldek atseden izanen dute. Errugbian, Sarako Izarrako gizonek eta emakumeek jokatuko dute, baina BRT Menditarrak taldeak ez.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Vasconia - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Donostiako Puio zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

CD Kirol Sport - Aurrera KE, igandean 18:30ean Orkoienen.

Baztan KE B – SD Lagunak B, igandean 18:00etan Elizondoko Gitxaurdin.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Elgoibar, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Tolosa CF B - Beti Gazte, larunbatean 12:30ean Tolosako Usabal zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Valle de Egues - Baztan B, igandean 15:30ean Sarrigurenen.

CD San Ignacio A - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B – San Marcial B, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Mariño B - Gure Txokoa B, larunbatean 17:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte – Vasconia B, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa – Usurbil, larunbatean 15:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako benjamin mailan

Beti Gazte B - Doneztebe A, asteazkenean 17:00etan jokatua.

Baztan KE B - Gure Txokoa B, igandean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A - Baztan KE A, larunbatean Berako Matzadan.

Doneztebe B - Beti Gazte A, larunbatean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE C atsedena.

 

ESKUBALOIA

Neska infantilak

Erreka KE - CD Aoiz, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

US Mourenx - Sarako Izarra RT, igandean 15:00etan Paue aldeko Mourenxen

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT – Universitario Bilbao Rugby B, igandean 12:00etan Sarako Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun