Larunbat honetan, otsailak 22, Mendillorrin jokatu zen Espainiako Junior mailako judo Txapelketarako sailkapena. Bertan, Errioxa, Aragoi, Euskadi eta Nafarroako judokak borrokan aritu ziren. Errekako Gaxuxa Zelaieta Eulate legasarra 57 kiloz beheitiko kategorian lehiatu zen eta, hirugarren postua lortuta, martxoaren 29an Iruñeko Navarra Arenan jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkapena lortu zuen.