Otxandorena eta Mitxeo doneztebarrak garaile Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 20:00

Erremontistak LGTBIfobiaren kontrako ortzadar besokoekin ortziralean Labriten. Bi partidatan urdinez dauden eskualdeko erremontistak nagusitu ziren.

Lehen mailako txapelketan Matxin III.ari eta Ioni 35-34 irabazi zieten

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren bigarren jardunaldia jokatu zuten otsailaren 21ean, ortzirale arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako partidan, Eloy Otxandorena eta Dabid Mitxeo doneztebarrek 35-33 irabazi zieten Matxin III.a eta Ion azpeitiarrei, partida ikusgarri eta berdindu baten ondotik. Promozio mailako partida oraindik berdinduagoa izan zen eta lehen jardunaldian galtzaile izan ziren Xuban Iturregi iruritarrak eta Mikel Mikelarena oiztarrak 35-34 irabazi zieten Osesi eta Agirrezabalari.

Otsailaren 19ko LGTBIfobiaren kontrako egunarekin bat eginez, ortziraleko jaialdiko erremontista guztiek ortzadarren ikurra zuen besokoa eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun