ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako gizonezkoek denboraldiko lehen partida galdu dute Zangozan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 08:00

Asier Tabernaren denboraldiko bederatzigarren golak maila mantentzeko borrokan segitzeko garaipen garrantzitsua eman dio Beti Gazteko futbol talde nagusiari.

Doneztebe futbol taldeak berdindu du Antsoainen eta bortz puntuko aldeari eusten dio lidergoan

Asteburuko kirol jardunaldiak ez du emaitza onegirik utzi. Eskubaloian, erraterako, Errekako gizonezkoek denboraldiko lehen partida galdu dute eta emakumeek ere galduz hasi dute txapeldunen fasea. Baztango BKTko emakumeek berdindu egin dute bigarren faseko lehen partidan. Futbolean, talde nagusien artean, Beti Gazteko gizonezkoek bakarrik lortu dute garaipena, 2025 urteko lehena eta maila mantentzeko borrokan segitzeko garrantzitsua. Doneztebek lidergoan bortz puntuko aldeari eusteko berdindu egin zuen Antsoainen eta partidarik galdu gabe segitzen du liga honetan. Baztango erregionaleko taldeak ere berdindu egin zuen, baina gainerako talde guztiek (Autonomikako Baztanek, Aurrerak, Gure Txokoak eta Beti Gazteko emakumeek galdu). Errugbian, Elorrion galdu egin du BRT Menditarrak taldeak. Sarako Izarrako bi taldeek atseden zuten

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Asier Taberna) – Aloña Mendi 0

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Ilumberri 1 - Baztan KE 0

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Gazte Berriak Ansoain 2 - Doneztebe FT 2 (Aimar Leatxe eta Urko Oiarzabal)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 0 – Berriozar CF 1

CD Beti Onak B 0 - Baztan KE B 0

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Mondragon B 1 - Gure Txokoa 0

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Hernani B 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 2 (Peio Morate eta Unai Etxeberria) – Intxurre 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Amaikak Bat 3 - Beti Gazte 1 (Iker Irigoien)

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Beti Kozkor KE 6 - Aurrera KE 1 (Eneko Barriola)

Baztan KE 1 (Imanol Goienetxe) – JD San Jorge 4

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B atsedena.

Doneztebe FT 2 (Jonan Etxebesteren golak) – CD Valle de Egues 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa A 3 (Oier Martin, Xiker Ruiz eta beraien atean) – Real Union 1

Kostkas C 0 - Beti Gazte A 1(Joseba Rodriguez)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Hondarribia C 1 - Beti Gazte B 3 (Beñat Aiestaran, Xuban Magaña eta beraien atean)

Gure Txokoa B 2 (Yassir el Ouafi eta Xiker Ruiz) – Dunboa Eguzki 1

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

UDC Txantrea B 3 - Baztan KE A 5 (Ander Garate, Josu Larraioz, Ekaitz Franzesena, Julen Elizaintzin eta Unai Urrutia)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 4 (Marko Jubera, Izai Urrutiak 2 eta Julen Aldako) – CD Atarrabia 1

CD Iruntxiki 2 - Doneztebe FT 3 (Aimar Etxeberriaren golak)

Aurrera KE 5 (Hodei Sagastibeltza, Aiur Ugartemendiak 2, Oier Lizartza eta Ibai Imaz) – JD San Jorge 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 1 (Mara Aracues) – Mariño 0

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE 5 – CD Ademar 1

Beti Gazte 3 (Enara Fernandez, Alazne Altxu eta Jare Arburua) – SD Alsasua 2

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE 1 (Alaia Telletxea) – CA Cirbonero 2

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

San Marcial 1 - Beti Gazte 1 (Luka Rojo)

Arrupe Chaminade B 0 - Gure Txokoa 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT A 11 (Ibai Urrizak 2, Jokin Mariezkurrena, Inhar Aioroa, Arkaitz Gurbindo, Oinatz Ezkurra, Ekaitz Seinek 3, Oinatz Elizalde eta Lukas Ezkurra) – CD Iruntxiki 1

CD Amigó 3 - Aurrera KE 2 (Manex Lasarte eta Oier Zabaleta)

UD Mutilvera 0 - Baztan KE A 3 (Oier Alzuguren, Ganix Mena eta Junes Altzuri)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Berriozar CF A 3 - Doneztebe FT B 2 (Santiago Mitxeo eta Aimar Bazterrika)

Baztan KE B atsedena.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Antigua Luberri - Gure Txokoa

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE 5 – CA Valtierrano 2

 

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

CD El Redin D 2 - Aurrera KE A 8 (Aitor Cumbak 2, Nuria Irujok 2, Jose Luis Barberiak 2, Oier Huizi eta Andoni Hernadorena)

Aurrera KE B 5 (Irai Etxeberria, Ekai Saizar, Pello Belaunzaranek 2 eta Kiran Erdozia) – CD El Redin C 3

Benjaminak

CD Ardoi B - Aurrera KE A

Aurrera KE B – UDC Txantrea B

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Cantolagua 29 - Erreka KE 22

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Malkaitz A 28 - Erreka KE 17

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Replasa Beti-Onak 22 - Baztango BKT 22

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE atsedena.

Neska jubenilak liga

Baztango BKT atsedena.

Mutiko kadeteak liga

Anaitasuna A 37 - Erreka KE 12

Neska kadeteak liga

Baztango BKT 31 – Ultzamaldea 34

BM Noain 22 - Erreka KE 23

Mutiko infantilak liga

Erreka KE 24 – BM Noain B 38

Neska infantilak liga

Erreka KE 29 – Anaitasuna B 33

BM Lizarreria B 32 - Baztango BKT 19

Alde Zaharreko Kluba 30 - Aurrera KE 18

Alebin mistoa

Baztango BKT – Anaitasuna B

Erreka KE – Beti Onak Atarrabia D

BM Ardoi - Aurrera KE

 

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

Betsaide Elorrio RT 47 - BRT Menditarrak 20

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT atsedena.

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz 76 – Universitario Bilbao Rugby B 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun