Literatura Geraldiak ekimenaren barrenean hainbat solasaldi, tailer eta ikuskizun eginen dituzte aurten ere

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 22a, 12:00

Literatura geraldien barrenean sei solasaldi eginen dituzte eskualdean. Argazkian Nerea Ibarzabal ageri da Arantzako hainbat irakurlerekin 2023an.

Literatura Geraldiak ekimena eginen dute aurten ere otsailean hasi eta ekainera bitartean. Literatur solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak eginen dituzte.

Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua. 

Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa laugarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako. Hamahiru ekitaldi horietatik horietatik zazpi TTIPI-TTAPA hartzen duen eremuan izanen dira.

Literatura solasaldiak:
  • Otsailaren 28an, ortziralea, Uxue Alberdi idazlea Hetero bere azken ipuin liburua aurkezten izanen da, Anizko elkartean, 18:00etan.
  • Martxoaren 26an, asteazkena, Miren Agur Meabe Goizuetan izanen da Itzulera lana aurkezten, 18:30ean.
  • Apirilaren 7an, astelehena, Anari Alberdi musikaria eta idazlea Arizkungo Batzar gelan izanen da Gari eta Goroldiozko liburua aurkezten 18:00etan.
  • Apirilaren 10ean, ortzeguna, Miriam Luki Leitzan izanen da Argialdiak lana aurkezten 18:00etan.
  • Apirilaren 24an, ortzeguna, Jon Artano idazlea eta kazetaria Arantzako liburutegian izanen da Juana liburua aurkezteko 18:00etan.
  • Ekainaren 18an, asteazkena, Gari eta Goroldiozko liburua aurkeztuko du Anari Alberdik Leitzan, 18:00etan.
Errezitaldiak:
  • Martxoaren 7a, ortziralea, Rifqa: honengatik egiten dugu dantza errezitaldia eginen dute Eiber Beobidek, Peru Galbetek eta Xalba Ramirezek, Lakuntzan, 18:00etan.
  • Maiatzaren 2an, Larraintzarren, Enplegu zoriontsuago bat errezitaldia eginen dute Iñigo Astiz idazleak eta Eñaut Elorrieta musikariak, 19:00etan, Larraintzarren.
Hitzaldiak:
  • Martxoaren 13an, Miren Agur Meabek Larruaren kodea hitzaldia emanen dute 18:30ean Irurtzunen
  • Apiriaren 24an, ortzeguna, Literatura, kontsumo kultura ala sormenaren kultura? solasaldia ematen du Iratxe Retolaza irakasleak eta kultur kritikarian, Beran, 18:30ean.
Aurkezpenak:
  • Apirilaren 3a, Franketein agurgarria liburu musikatuaren aurkezpenea Ana Galarraga eta Petti artista beratarrekin, 19:00etan, Mugiron.
  • Apirilaren 23an, Arroilaren Negarra liburuaren aurkezpena Pako Aristirekin, Etxarri Aranatzen, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun