Infografia horretan bildu dituzte haurren obesitatearen kontrako hainbat jarraibide:
- Garrantzitsua da ongi aukeratzea zer erosi, zer jan, zenbat jan eta zer ariketa egin: hobe duzu ez erosi komeni ez zaizun janarik eta edaririk. Ongi begiratu zer erosten duzun.
- Etengabe behar baino gehiago jaten badugu, gorputzak sobera duena gorde eta gantz bihurtzen du, eta obesitatea dakar horrek.
- Jaki batzuk hagitz noizean behin hartzeko modukoak dira.
- Edateko, ura da freskagarririk onena.
- Gantz eta azukre aunitz duten jakiak murriztu behar dira, horrelakoek obesitatea eta bertzelako eritasunak ekar ditzazketelako.
- Telebistak obesitatea sortzen duten produktu aunitz saltzen ditu
- Ingurune babesgarria sortu: publizitatea kontrolatu, aisialdi osasungarria izan, jaki osasuntsuak jan...
- Oro har, seme-alabekin batera ikusi telebista, ordenagailua eta bideo-jokoak eta bi orduz gehienez.
Gomendio horiez harago, nabarmendu dute kalitate oneko hezkuntza, familiaren eta gizartearen baitako tratu ona eta diskriminaziorik eza direla etorkizuna hobetzeko giltzarriak.