Lehen finalerdi hori nahiko berdindua joan zen, baina azkenean gehixeago izan zen Astigarragako Mundarroko Lizeagak eta Errenteriako Eple elkarteko Arangurenek osatutako bikote gipuzkoarra. 22-15 irabazi zieten Beti Onak elkartearen izenean ari den Ugaitz Elizalde iturendarrari eta Irurtzunekin ari den Endika Santesteban zubietarrari.
Bigarren finalerdian oreka guttiago izan zen. Hasiera berdindua izan zen eta Orioko Orbegozo eta Epleko Odriozola 3-5 irabazten ere izan ziren. Baina 17-0ko partziala egin zuten Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Oiarpeko Landa oiartzuarrak, hogeigarren tantora zuzenean joateko. Tanto bat gehiago egin zuten Orbegozok eta Odriozolak, baina 22-6 bukatu zen partida. Landak agindu zuen gibelean, pilota astinduz eta behin baino gehiagotan errebotera bidaliz. Aitzinean, berriz, Apezetxeak maisuki bukatu zituen tantoak.
Senior mailako finalerdietako emaitzak
Ortzegunean Lesakako udal pilotalekuan
- Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple), 22 – Elizalde (Beti Onak) eta Santesteban (Irurtzun), 15
- Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe), 22 – Orbegozo (Orioko Ospele) eta Odriozola (Eple), 6
Finalak martxoaren 1ean
Gisa honetara, martxoaren 1ean, larunbatean 09:00etan hasita jokatuko diren finaletako protagonista guztiak zein izanen diren erabaki da.
Benjaminak
Irurieta eta Hita (Arkupe) – Olaizola eta Goizueta (Umore Ona)
Alebinak
Elizalde eta Zubieta (Bortziriak) – Urrutia eta Ripa (Txaruta)
Neska infantilak
Arruti (Ziotza) eta Landa (Murumendi) – Galardi eta Ziaurritz (Oiarpe)
Mutiko infantilak
Larralde eta Larramendi (Ilunpe) – Igoa eta Lazkanotegi (Bortziriak)
Mutiko kadeteak
Etxaniz (Oteiza) eta Alberdi (Lapke) – Paraguayo VII.a (Najerino) eta Anzizar (Erreka)
Mutil jubenilak
Murua (Intxurre) eta Artetxe (Ilunpe) – Perez (Lapke) eta Beroz (Gazteleku)
Senior gizonezkoak
Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple) – Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe)