Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 20a, 14:00

Eloy Otxandorena doneztebarra (argazkian), Dabid Mitxeo herritarrarekin ariko da txapelketa honetan.

Lehen mailako txapelketan, Otxandorena eta Mitxeo doneztebarrek, Matxin III.a eta Ion izanen dituzte arerio

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren bigarren jardunaldia jokatuko dute otsailaren 21ean, ortziralean 19:00etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako partidan, Matxin III.a eta Ion, Eloy Otxandorena eta Dabid Mitxeo doneztebarren kontra ariko dira. Promozio mailako partidan, berriz, Oses eta Agirrezabala, lehen jardunaldian galtzaile izan ziren Xuban Iturregi iruritarraren eta Mikel Mikelarena oiztarraren kontra ariko dira.

ADANOren aldeko txapelketa denez, Labrit pilotalekuan jokatuko diren jaialdietako sarrerako dirua minbizia duten Nafarroako haurren elkarte honetara bideratuko dituzte. Sarrerako dohaintza hamar eurokoa izanen da 22 urtez goitikoentzat, bortz eurokoa 16 eta 22 urte bitartekoentzat eta 16 urtez beheitikoak doan sartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun