Hurrengo kanporaketak
- Sunbillako Ulibeltzak elkartean, ortziralean, otsailaren 21ean izanen da saioa, 21:30ean.
- Erratzuko Zubi punta ostatuan, larunbatean, otsailaren 22an eginen dute kanporaketa, 16:00etan.
- Berako Xuga ostatuan, larunbatean, otsailaren 22an jokatuko dute kanporaketa, 18:00etan.
- Arantzako Ekaitza Elkartean, otsailaren 28an eginen dute saioa, 19:00etan.
- Aresoko Pake Toki Elkartean, otsailaren 28an, eginen dute kanporaketa, 19:30ean.
- Igantziko Biltoki elkartean, otsailaren 28an, 22:00etan eginen dute.
- Aresoko Larrea elkartean martxoaren 1ean egin dute hitzordua, 10:30ean.
Orain arte sailkatutakoak
- Gazteluko ostatuan joan den abenduaren 2an jokatu zuten kanporaketa. Zazpi bikote aritu ziren eta horien artean batek lortu du Nafarroako finalera sailkatzea: Jose Migel Lasagak eta Joxe Mari Indak.
- Doneztebeko Shanti ostatuan abenduaren 13an jokatutako kanporaketan, hamar bikotek parte hartu zuten, eta bi sailkatu dira finalera: alde batetik, Erik Garzia eta Iñigo Belarra eta bertzetik, Oier Zulaika eta Laurentx Etxegoien.
- Zubietako elkartean abenduaren 14an jokatu zuten kanporaketa. Sei bikote aritu ziren, eta bat sailkatu da finalera: Josetxo Elizalde eta Jesus Santesteban.
- Leitzako Torrea tabernan, abenduaren 21ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta horien artean, hiruk lortu dute finalerako txartela: Ivan Vinagre eta Inazio Barandarainek, Ibon Elizalde eta Migel Telletxeak, eta Cristobal Zabaleta eta Goiuri Zabaletak. Ordezko bikotea Andres Zubillaga eta Urko Goizuetak osatua da.
- Elizondoko Intza ostatuan abenduaren 22an aritu ziren. Hamabortz bikote apuntatu ziren eta bi sailkatu dira finalera: Aritz Alunda eta Enkarna Andueza; eta Juan Angel Arizmendi eta Piru Nemours.
- Oronoz-Mugairiko kanporaketa abenduaren 27an egin zuten. Hamabi bikote aritu ziren eta bi bikotek lortu dute Nafarroa mailako finalerako txartela: Joseba Berhok eta Aitor Beorlegik, eta Joseba Arizmendik eta Martin Apezetxeak.
- Leitzako Leitzarra tabernan urtarrilaren 11n egin zuten kanporaketa. Hemezortzi bikotek eman zuten izena eta hiruk lortu dute finalera sailkatzea: Joritz Oiarzabal eta Mikel Martinezek, Joxe Antonio Zabaleta eta Carlos Sagastibeltzak eta Mikel Martinez eta Mikel Zestauk. Ordezko bikotea Oihana Otermin eta Asier Barriolak osatua da.
- Leitzako Gaztañaga tabernan, otsailaren 1ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikote aritu ziren eta hiru pasatu dira finalera: Andres Zubillaga eta Urko Goizueta, Carmen Azpiroz eta Juan Fco. Ortiz; eta Joxe Manuel Zabaleta eta Joxe Migel Gonzalez. Ordezko bikotea Juan Carlos Erbiti eta Mikel Zabaletak osatua izanen da.
- Anizko Mendiarte elkartean, joan den ortziralean, otsailaren 7an, egin zuten kanporaketa. Lau bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalerako txartela: Igor Ruiz de Larrinagak eta Martin Gamiok osatutako bikoteak. Ordezkoa bikotea Benito Elizagoien eta Unai Iturbiderena da.
- Elizondoko Amezti elkartean, otsailaren 9an aritu ziren. Hamasei bikotek eman zuten izena eta hiru sailkatu dira finalera: Iñaki Jubera eta Aritz Urrutia, Benito Elizagoien eta Angel Maritorena; eta Beñat Mortalena eta Unai Iturbide.
- Lesakako Arrano ostatuan, joan den ortziralean, aritu ziren. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta hiru ariko dira Nafarroa mailako finalean: Iban Garro eta Juanen Saralegi; Jon Olaizola eta Ibai Bereau; eta Imanol Ugaldebere eta Josu Txoperena.
- Arraiozko Arizti elkartean, joan den larunbatean, otsailaren 15ean, egin zuten kanporaketa. Hamaika bikote apuntatu ziren eta bik lortu dute Nafarroako finalera sailkatzea: Beñardo Alunda eta Joselu Retegi bikoteak eta Koro Zelaieta eta Aintzane Telletxea bikoteak.
- Goizuetako Umore Ona elkartean, larunbatean aritu ziren, otsailaren 15ean. Bost bikote ibili ziren eta batek lortu du finalera pasatzea: Jon Urdanpilletak eta Oier Mirandak.
- Leitzako Landa tabernan, larunbatean aritu ziren, otsailaren 15ean. Hamasei bikotek eman zuten izena eta hiru bikote sailkatu dira finalera: Juan Carlos Erbiti eta Mikel Zabaleta; Eden Gastearena eta Mikel Olaetxea; eta Sara Zabaleta eta Oihana Otermin.
- Lesakako Koxkilla ostatuan ere larunbatean egin zuten hitzordua, otsailaren 15ean. Hamar bikotek eman zuten izena, eta bik lortu dute Iruñeko finalera sailkatzea: Ander Legasak eta Mikel Elizegik; eta Jon Mitxelenak eta Mikel Etxekoloneak.
- Ezkurrako ludotekan, berriz, igandean aritu ziren, otsailaren 16an. Hamabi bikotek parte hartu zuten eta bik lortu dute finalera sailkatzea: Edurne Mutuberriak eta Mariaje Gogorzak; eta Dolores Gastearenak eta Ignacio Elizaldek.
Herriz herriko kanporaketak martxoaren 2ra arte jokatzen ahal izanen dira. Zazpi herrialdeetako finalak, berriz, martxoaren 22an eginen dituzte eta final nazionala Araban izanen da, Zigoitian, apirilaren 5ean.
Sariak
- Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
- Txapeldunordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
- Hirugarren bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250 euro.
- 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
- Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak... banatuko dituzte.