ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Igoera zuzena lotzen hasteko partida garrantzitsua du Doneztebe futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 21a, 08:00

Liga hasiera bikaina egin du Doneztebe futbol taldeak. Hogei partida jokatu eta ez du alerik ere galdu (15 irabazi eta 5 berdindu). Bigarren sailkatua bisitatuko du igande arratsaldean.

Bigarren sailkatuari bisita eginen dio eta garaipenak zortzi puntuko aldea emanen lioke

Liga bikaina egiten ari da Doneztebe futbol talde nagusia. Nafarroako Preferente mailako bere multzoan lider sendoa da eta hogei partidaren ondotik, alerik ere ez du galdu (15 irabazi eta 5 berdindu). Igande arratsaldean bigarren sailkatua bisitatuko du, Gazte Berriak Ansoain taldea. Bortz puntu guttiagorekin daude antsoaindarrak, baina hauek ere partida bakarra galdu dute eta Donezteben berdintzea lortu zuten lehen itzulian. Partida garrantzitsua izanen da, beraz. Gainerakoan, Beti Gazteko bi taldeek etxean jokatuko dute, baita Aurrerak ere. Eskubaloia, txapeldunen faseko lehen partida jokatuko dute Errekako emakumeek eta bigarrena gizasemeek. Errugbian, atseden izanen dute Sarako Izarrako bi taldeek eta Elorrion jokatuko du BRT Menditarrak taldeak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Aloña Mendi, igandean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Ilumberri - Baztan KE, igandean 16:15ean Irunberriko Lardin zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Gazte Berriak Ansoain - Doneztebe FT, igandean 18:00etan Antsoainen.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – Berriozar CF, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

CD Beti Onak B - Baztan KE B, larunbatean 16:00etan Atarrabiako Peritosen.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Mondragon B - Gure Txokoa, larunbatean 18:30ean Arrasateko Mojategin.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani B, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa – Intxurre, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Amaikak Bat - Beti Gazte, igandean 17:00etan Debako Errotazar zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Beti Kozkor KE - Aurrera KE, igandean 18:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Baztan KE – JD San Jorge, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B atsedena.

Doneztebe FT – CD Valle de Egues, igandean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa A – Real Union, larunbatean 15:00etan Berako Matzadan.

Kostkas C - Beti Gazte A, igandean 17:45ean Donostiako Matigoxotegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Hondarribia C - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Gure Txokoa B – Dunboa Eguzki, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

UDC Txantrea B - Baztan KE A, igandean 12:00etan Txantrean.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B – CD Atarrabia, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Iruntxiki - Doneztebe FT, larunbatean 12:15ean Beriainen.

Aurrera KE – JD San Jorge, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa – Mariño, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE – CD Ademar, igandean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte – SD Alsasua, igandean 15:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE – CA Cirbonero, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

San Marcial - Beti Gazte, larunbatean 13:50ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Arrupe Chaminade B - Gure Txokoa, larunbatean 10:45ean Donostiako Felix Garin zelaian.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT A – CD Iruntxiki, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Amigó - Aurrera KE, larunbatean 11:20an Iruñeko Amigó ikastetxean.

UD Mutilvera - Baztan KE A, larunbatean 16:00etan Arangurenen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Berriozar CF A - Doneztebe FT B, igandean 12:00etan Berriozarren.

Baztan KE B atsedena.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Antigua Luberri - Gure Txokoa, larunbatean 13:30ean Donostiako Berion.

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE – CA Valtierrano, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

CD Lezkairu A - Baztan KE A, larunbatean 10:15ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Doneztebe FT A – CD Inter de Pamplona, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B – CD Amaya D, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A - Gure Txokoa A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Beti Gazte B - Baztan KE C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe B - Gure Txokoa B, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa C - Doneztebe FT C, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

CD Oberena B - Baztan KE B, larunbatean 12:45ean Iruñeko Oberenan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasea

UCD Burlades B - Beti Gazte, larunbatean 18:15ean Erripagainan.

UD Mutilvera D - Gure Txokoa, larunbatean 11:45ean Arangurenen.

Baztan KE C – UD Mutilvera C, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjamin mailan

Doneztebe A - Baztan KE B, larunbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE C - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A - Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

CD El Redin D - Aurrera KE A, larunbatean 10:30ean Iruñeko El Redin ikastetxean.

Aurrera KE B – CD El Redin C, larunbatean 11:20an Leitzako kiroldegian.

Benjaminak

CD Ardoi B - Aurrera KE A, larubbatean 13:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.

Aurrera KE B – UDC Txantrea B, larunbatean 12:40an Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Cantolagua - Erreka KE, larunbatean 19:00etan Zangozan.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Malkaitz A - Erreka KE, larunbatean 20:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Replasa Beti-Onak - Baztango BKT, igandean 12:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE atsedena.

Neska jubenilak liga

Baztango BKT atsedena.

Mutiko kadeteak liga

Anaitasuna A - Erreka KE, larunbatean 11:30ean Iruñeko Anaitasunan.

Neska kadeteak liga

Baztango BKT – Ultzamaldea, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

BM Noain - Erreka KE, larunbatean 11:0etan Iruñeko San Jorge kiroldegian.

Mutiko infantilak liga

Erreka KE – Noain B, larunbatean 12:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska infantilak liga

Erreka KE – Anaitasuna B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

BM Lizarreria B - Baztango BKT, larunbatean 11:00etan Lizarrako Oncineda karpan.

Alde Zaharreko Kluba - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.

Alebin mistoa

Baztango BKT – Anaitasuna B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka KE – Beti Onak Atarrabia D, larunbatean 11:15ean Doneztebeko kiroldegian.

BM Ardoi - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

Betsaide Elorrio RT - BRT Menditarrak, larunbatean 16:00etan Elorrioko San Roke zelaian.

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT atsedena.

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz – Universitario Bilbao Rugby B, larunbatean 12:30ean Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun