Arkupeko eskuz binakako txapelketako azken finalistak ortzegunean erabakiko dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 19a, 13:00

Beñat Apezetxea goizuetarrak bertze final baterako sailkatzeko aukera izanen du.

Senior mailako finalerdietan izanen dira Ugaitz Elizalde iturendarra, Endika Santesteban zubietarra eta Beñat Apezetxea goizuetarra, bertzeak bertze

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean kategoria ttikienetako finalerdiak jokatu zituzten joan den igandean. Martxoaren 1eko finaletan zein pilotari ariko diren zehazteko, beraz, senior mailako finalerdiak jokatzea bakarrik falta da. Otsailaren 20an, ortzegunean 19:00etan hasita jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Senior mailako finalerdiak

Otsailaren 20an, ortzegunean 19:00etan Lesakako udal pilotalekuan

  • Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple) – Elizalde (Beti Onak) eta Santesteban (Irurtzun)
  • Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe) – Orbegozo (Orioko) eta Odriozola (Eple)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun