Iruñeko Alde Zaharreko XI. Erremonte txapelketan indartsu hasi dira Uterga eta Barricart

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 14:00

Ortziralean Labriteko jaialdian aritu ziren erremontistak. Ezker-eskuin: Mikelarena, Iturregi, Baztan, Sagaseta, Garrido (epailea), Zeberio II, Otano, Uterga eta Barricart.

35-22 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori ortziralean Labriten jokatutako lehen jardunaldian

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren lehen jardunaldia jokatu zuten ortziralean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek 35-22 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori, historia handirik gabeko partidan. Uterga jaun eta jabe izan zen. Promozio mailako partidan hagitzez lehia estuagoa izan zen eta, azkenean, Jon Sagaseta iruritarrak eta Markel Leatxe donamariarraren ordez aritu zen Baztanek 35-34 irabazi zieten hamar tantoko aldea (10-20) eta 31-34 irabazten izan ziren Xuban Iturregi iruritarrari eta Mikel Mikelarena oiztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun