Arkupe elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako lehen finalistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 10:00

Benjamin mailako bigarren finalerdian, Goizuetako Umore Onako lau pilotariek partida ederra jokatu zuten.

Kategoria ttikietako finalerdiak jokatu dituzte Lesakan eta Donezteben eta senior mailakoa jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean kategoria ttikienetako finalerdiak jokatu dituzte otsailaren 16an. Benjaminen, alebinen neska infantilen eta mutil jubenilen finalerdiak, igande goizean jokatu zituzten Lesakako udal pilotalekuan eta mutil kadete eta infantilen finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Beraz, martxoaren 1eko finaletako lehen protagonistak erabakiak dira eta senior mailakoak ortzegunean jokatuko diren finalerdietan erabakiko dira.

 

Igandean Lesakan

FINALERDIETAKO EMAITZAK

Benjaminak

Irurieta eta Hita (Arkupe), 18 – Iratzoki eta Muñoa (Arkupe), 6

Larralde eta Lujanbio (Umore Ona), 14 – Olaizola eta Goizueta (Umore Ona), 18

Neska infantilak

Almandoz eta Iratzoki (Arkupe), 8 – Arruti (Ziotza) eta Landa (Murumendi), 18

Iñigo eta Arraztoa (Ados), 7 – Galardi eta Ziaurritz (Oiarpe), 18

Mutil jubenilak

Murua (Intxurre) eta Artetxe (Ilunpe), 18 – Izagirre eta Figueroa (Lapke), 10

Perez (Lapke) eta Beroz (Gazteleku), 18 – Ramirez (Kurene) eta Moto (Txukun Lakua), 14

Alebinak

Elizalde eta Zubieta (Bortziriak), 18 – Goñi eta Leiza (Bortziriak), 17

Madariaga (Arkupe) eta Bengoetxea (Lagunak), 13 – Urrutia eta Ripa (Txaruta), 18

 

Igandean Donezteben

FINALERDIETAKO EMAITZAK

Mutil kadeteak

  • Bidezabal (Tolosa-Aurrera) eta Munduate (Beti Onak), 7– Etxaniz (Oteiza) eta Alberdi (Lapke), 18
  • Paraguayo VII.a (Najerino) eta Anzizar (Erreka), 18 – Bidart eta Zubillaga (Aurrera), 6

Mutil infantilak

  • Labaka (Ataun) eta Jauregi (Intza), 17 – Lizarralde eta Larramendi (Ilunpe), 18
  • Igoa eta Lazkanotegi (Bortziriak), 18 – Izagirre eta Artola (Lapke), 5
  •  

Senior mailako finalerdiak ortzegunean 19:00etan hasita Lesakan

Martxoaren 1eko finaletan zein pilotari ariko diren zehazteko, beraz, senior mailako finalerdiak jokatzea bakarrik falta da. Otsailaren 20an, ortzegunean 19:00etan hasita jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

  • Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple) – Elizalde (Beti Onak) eta Santesteban (Irurtzun)
  • Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe) – Orbegozo (Orioko) eta Odriozola (Eple)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun