ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Sarako Izarra eta BRT Menditarrak errugbi talde guztiek garaipenak lortu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 08:00

Beti Gazteko kadeteen lehen mailako futbol taldeak 9 gol egin zituen Giouzkoako Udaberriko Kopako derbian.

Txapeldunen fasea garaipenarekin eta lider hasi du Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak eta futbolean, lidergoari sendo eusten dio Doneztebek

Txapeldunen fasea garaipenarekin hasi dute Errekako eskubaloi taldeko gizonezkoek  eta lider dira gainera. Lauko finalerako sailkatzea dute orain helburu eta zergatik ez, fase honetan lehenbizikoak izatea eta lauko finala Doneztebera ekartzea. Emakumeei dagokienez, lehen faseko partida irabazi egin du BKTk eta galdu Errekak, baina Doneztebekoak txapeldunen fasean izanen dira. Futbolean, Doneztebek eta Nafarroako erregionaleko Baztanek eta Aurrerak irabazi egin dute, Baztango talde nagusiak, Beti Gazteko gizonezkoek eta Gure Txokoak berdindu eta Beti Gazteko emakumeek galdu. Derbi asteburua ere izan da eta aipatzekoa da, Gipuzkoako kadeteen lehen mailako udaberriko kopakoan, Beti Gaztek 9-0 irabazi ziola Gure Txokoari. Nafarroako ligan, berriz, Baztanek irabazi egin zion Donezteberi jubenilen bigarren mailakoan eta infantil mailakoa berdindu egin zuten. Errugbian, garaipenak lortu dituzte talde guztiek, Sarako Izarrako gizonezkoek eta BRT Menditarrak taldeak etxean eta Sarako Izarrako emakumeek Eibarren.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zarautz 3 - Beti Gazte 3 (Mattin Lekuonak 2 eta Jon Zabala)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 0 – CD San Miguel 0

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

Doneztebe FT 3 (Aimar Jabaleraren golak) – CD Huarte B 0

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Arga Ibaia KE 2 - Aurrera KE 4 (Aratz Marquez, Oier Goikoetxea, Ibai Remirez eta beraien atean)

Baztan KE B 3 (Imanol Del Campo, Adrian Martin Puebla eta Unai Elorza) – CD Lagun Artea 2

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Beasain B 0

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Bergara 5 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Mondragon 4 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 2 (Gaizka Sein eta Aritz Lizarrondo) – Beasain B 1

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

JD San Jorge 8 - Aurrera KE 0

Baztan KE 1 (Haritz Bidegain) – CD Pamplona B 3

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B 4 (Emeko Urroz, Julen Alegrek 2 eta Gartxot Iribarren) - Doneztebe FT 3 (Koteto Ezkurrak 2 eta Iraitz Zelaieta) derbi lehiatua baztandarrek irabazi zuten Giltxaurdin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Baztan KE 0 – CD Huarte 2

Aurrera KE 2 (June Vicente eta Maddi Agirre) – Beti Kozkor 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Trintxerpe 3 - Gure Txokoa A 4 (Ibai Matxikote, Ekhiotz Iratzoki, Iker Vivanco eta Haritz Garmendia)

Beti Gazte A 2 (Asier Mutuberria eta Kemen Telletxea) – Oiartzun B 2

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B 9 (Ander Etxegaraik 3, Xuban Magañak 3, Ibai Criadok 2 eta Beñat Aiestaran) - Gure Txokoa B 0, derbian erraz gailendu ziren lesakarrak.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

Baztan KE A 1 (Ander Garate) – CD Amigó B 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Amaya B 0 - Baztan KE B 5 (Eneko Irazoki, Urko Azkarraga, Hegoi Azkaratek 2 eta Aitor Ripa)

Doneztebe FT 9 (Aimar Etxeberriak 6, Anartz Ezkurra, Omar Ezkurra eta Ander Zelaieta) – CDA Rotxa 0

CD Paz Ziganda 3 - Aurrera KE 2 (Oihan Domintxin eta Unai Labaien)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

SD Alsasua 2 - Baztan KE 2 (Janire Sarobe eta Irati Mayora)

CD Peña Azagresa 0 - Beti Gazte 2 (Alazne Altxu eta Oneka Olaizola)

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Sporting Herrera 5 - Beti Gazte 0

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Huarte 1 - Doneztebe FT A 0

Aurrera KE atsedena.

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B 1 (Martin Aginaga) - Baztan KE B 1 (Bogdan Nauc), berdindu egin zuten Doneztebeko derbian.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa 0 – Antiguoko 6

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE 1 – CD Ilumberri 3

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

Aurrera KE A 9 (Naroa Lasartek 2, Jose Luis Barberiak 2, Oier Huizi, Nuria Irujo, Enai Ariztimuño, Egoi Zabaleta eta Andoni Hernandorena)– CD Aderiz 1

CD Los Sauces - Aurrera KE B

Benjaminak

Aurrera KE A – UDC Txantrea C

CD Ardoi A - Aurrera KE B

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Erreka KE 35 – CB Burlada 25

Emakume seniorrak, Nafarroako ligan

Erreka KE 23 – BM Ardoi 24

ECA Malkaitz 14 - Baztango BKT 27

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE 22 – Lagunak 38

Neska jubenilak liga

Baztango BKT 32 – BM Loyola B 24

Mutiko kadeteak liga

Erreka KE 32 – BM Loyola A 31

Neska kadeteak liga

EGA Malkaitz B 35 - Baztango BKT 21

Erreka KE 32 – Lekunberri 13

Mutiko infantilak liga

BM Loyola A 30 - Erreka KE 21

Neska infantilak liga

BM Loyola C 29 - Erreka KE 35

Baztango BKT 21 – BM Tafalla A 14

Aurrera KE 10 – BM Noain B 25

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT 25 – SC St Pierre Du Mont 0

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak 15 – Atletico San Sebastian 5

Emakumeak, Euskal liga

AGT-ERT 12 - Sarako Izarra RT 37

Euskal Liga, sub-16

Iruña RC 10 – Txinbaz 76

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun