'Malerrekatik Independentziara' eguna antolatuko dute martxoaren 22an

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 16a

2022ko Malerrekako Independentzia Eguna. Aurten, martxoaren 22an antolatuko dute Malerrekatik independentziara eguna.

Martxoaren 22an aldarri independentistaz beteko dute Doneztebe. Malerrekako Ernaik jakinarazi duenez, «aitzinerago zabalduko dugu egitaraua osorik, baina egitarau luze, zabal eta publiko guzientzat gozagarria izanen dela aitzineratzen ahal dizuegu; haurren txokoa, azoka, erakusketa, hitzaldia, bazkaria, karrika animazioa, ekitaldia, kontzertuak... Erne egon eta gorde data!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun