ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Txapeldunen faseko lehen partida jokatuko dute Errekako eskubaloiko gizonezkoek Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 08:00

Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak lauko finalerako sailkatzea du orain helburu. Fase honetan lehenengoa balitz, Donezteben jokatuko litzateke 'Final Four' hori.

Futbolean, jubenil eta infantil mailako derbiak jokatuko dituzte Baztango eta Doneztebeko taldeek eta kadete mailakoa Beti Gaztek eta Gure Txokoak

Denboraldiko lehen xedea beteta, txapeldunen faseari ekinen diote Errekako eskubaloi taldeko gizonezkoek larunbat arratsean Donezteben. 11 punturekin hasiko dira gainera, eta lauko finalerako sailkatzea izanen dute orain helburu. Kontuan hartu behar da fase honetan lehen postuan sailkatzen denaren etxean jokatuko dela lauko finala eta, beraz, Doneztebera ekartzea ere handia izanen litzateke. Futbolean, Baztango bi talde nagusiek, Doneztebek eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute eta kategoria ttikietan hainbat derbi izanen dira, Nafarroako nahiz Gipuzkoako ligetan. Errugbian, Sarako Izarrako nahiz BRT Menditarrak taldeko gizonezkoek etxean jokatuko dute, Saran igande arratsaldean eta Lekarozen larunbat arratsaldean. Sarako Izarrako emakumeek, aldiz, Eibarren jokatuko dute.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 15:45ean Zarauzko Asti zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD San Miguel, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

Doneztebe FT – CD Huarte B, larunbatean 17:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Arga Ibaia KE - Aurrera KE, larunbatean 20:00etan Iruñeko San Jorgen.

Baztan KE B – CD Lagun Artea, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Beasain B, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Bergara - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Bergarako Agorrosinen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Mondragon - Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Arrasateko Mojategi zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Beasain B, igandean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

JD San Jorge - Aurrera KE, igandean 17:45ean Iruñeko San Jorgen.

Baztan KE – CD Pamplona B, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B - Doneztebe FT derbia igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Baztan KE – CD Huarte, larunbatean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – Beti Kozkor, larunbatean 16:30eran Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Trintxerpe - Gure Txokoa A, igandean 12:00etan Pasaiako Trintxerren.

Beti Gazte A – Oiartzun B, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B - Gure Txokoa B derbia larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

Baztan KE A – CD Amigó B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Amaya B - Baztan KE B, larunbatean 12:30ean Iruñeko Amayan.

Doneztebe FT – CDA Rotxa, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Paz Ziganda - Aurrera KE, larunbatean 13:30ean Atarrabiako Peritosen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

SD Alsasua - Baztan KE, larunbatean 12:00etan Altsasuko Dantzalekun.

CD Peña Azagresa - Beti Gazte, igandean 18:30ean Azagrako Miguel Sola zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Sporting Herrera - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Donostiako Herreran.

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Huarte - Doneztebe FT A, igandean 11:00etan Uharteko Aretan.

Aurrera KE atsedena.

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B - Baztan KE B, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa – Antiguoko, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE – CD Ilumberri, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Baztan KE A - Doneztebe FT A, larunbatean 09:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

AD Mendillorri C - Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Lezkairun.

Gure Txokoa A - Beti Gazte B, igandean 16:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE C - Doneztebe B, larunbatean 09:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B - Gure Txokoa C, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe FT C - Beti Gazte A, larunbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – Peña Sport FC, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasea

Beti Gazte – Mulier FCN, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa - Baztan KE C, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako benjamin mailan

Baztan KE B - Baztan KE C, astelehenean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B - Doneztebe A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte B - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE A atsedena.

 

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

Aurrera KE A – CD Aderiz, larunbatean 12:40an Leitzako kiroldegian.

CD Los Sauces - Aurrera KE B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Ezkaba kiroldegian.

Benjaminak

Aurrera KE A – UDC Txantrea C, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

CD Ardoi A - Aurrera KE B, larunbatean 13:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Erreka KE – CB Burlada, larunbatean 20:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligan

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

ECA Malkaitz - Baztango BKT, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE – Lagunak, larunbatean 16:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska jubenilak liga

Baztango BKT – BM Loyola B, larunbatean 18:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko kadeteak liga

Erreka KE – BM Loyola A, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak liga

EGA Malkaitz - Baztango BKT, larunbatean 09:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Erreka KE – Lekunberri, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutiko infantilak liga

BM Loyola A - Erreka KE, larunbatean 09:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

Neska infantilak liga

BM Loyola C - Erreka KE, larunbatean 12:15ean Iruñeko Errotxapeako kiroldegian.

Baztango BKT – BM Tafalla A, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

Aurrera KE – BM Noain B, larunbatean 11:20an Leitzako kiroldegian.

Alebin mistoa

BM Loyola B - Baztango BKT, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

UDC Txantrea - Erreka KE, larunbatean 12:00etan Iruñeko Virgen del Camino ikastetxean.

Aurrera KE atsedena.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT – SC St Pierre Du Mont, igandean 15:00etan Sarako Animainean.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak – Atletico San Sebastian, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Emakumeak, Euskal liga

AGT-ERT - Sarako Izarra RT, igandean 12:30ean Eibarko Unben.

Euskal Liga, sub-16

Iruña RC – Txinbaz, larunbatean 11:00etan Nafarroako Unibertsitatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun