'Irabazi arte’ telesailaren aurrestreinaldia eginen dute asteburu honetan eskualdeko hamaika herritan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 13a, 11:00

Otsailaren 21ean hasiko da Irabazi arte telesailaren laugarren denboraldia ETB1en. Eta hori baino lehen, asteburu honetan, lehenbiziko kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izanen dute eskualdeko hainbat haur eta gaztetxok. UEMAko kide diren eskualdeko herri gehienetan emanen dute.

Otsailaren 14an, ortziralea

  • Etxalarren, 18:00etan, Kultur Etxean.
  • Beran, 18:30ean, Kultur Etxean.
  • Igantzin, 19:00etan, eskolan.
  • Leitzan, 19:00etan, Herri Aretoan.
  • Donezteben, 19:00etan, zineman.

Otsailaren 15ean, larunbata

  • Lesakan, 18:00etan, Harriondoan.
  • Elizondon, 18:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean.

Otsailaren 16an, igandea

  • Goizuetan, 17:30ean, udaletxeko ganbaran.
  • Arantzan, 18:00etan, eskolako gimnasioan.
  • Iturenen, 18:30ean, Pulunpa eskolan.
  • Areson, 19:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun