Arkupe elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako final laurdenak jokatuko dituzte ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 12a, 12:00

Ugaitz Elizalde iturendarrak (argazkian) Endika Santesteban zubietarrarekin egiten du bikote eta finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera izanen du.

Beñat Apezetxea goizuetarra eta bikote egiten duten Enaitz Elizalde iturendarra eta Endika Santesteban zubietarra finalerdietarako txartelaren bila ariko dira

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean, senior mailako final laurdenak jokatuko dituzte otsailaren 13an, ortzegunean 18:00etatik aitzinera Lesakako pilotalekuan. Joan den ortzegunean txapelketatik kanpo gelditu zen Oier Orbegozo lesakarra, baina finalerdietarako txartela eskuratzeko borrokan izanen dira Beñat Apezetxea goizuetarra eta bikote egiten duten Ugaitz Elizalde iturendarra eta Endika Santesteban zubietarra.

 

Senior mailako final laurdenak, ortzegunean 18:00etan Lesakan
  • Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple)- Gorostidi (Zazpi Iturri) eta Garcia (Tolosa-Aurrera)
  • Armaolea eta Telleria (Lapke) – Orbegozo (Orioko) eta Odriozola (Eple)
  • Llorente eta Plaza (Najerino) - Elizalde (Beti Onak) eta Santesteban (Irurtzun)
  • Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe) – Zabaleta eta Lasa (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun