Arkupeko eskuz binakako txapelketako kadete eta alebin mailako finalerdietako protagonistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 10a, 15:00

Pixkanaka ari dira Arkupe elkartearen eskuz binakako txapelketako finalerdietako protagonistak zehazten.

Igandean jokatu dituzte final laurdenetako kanporaketak Donezteben eta Lesakan

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz bigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako kadete eta alebin mailako final laurdenak jokatu dituzte otsailaren 9an, igandean. Gaztetxoak Donezteben aritu dira eta kimuak Lesakan.

 

FINAL LAURDENETAKO EMAITZAK

Mutil kadeteak, igandean Donezteben

  • Mantzizidor eta Barbarin (Lapke), 16 - Bidart eta Zubillaga (Aurrera), 18
  • Baleztena eta Alkorta (Aurrera), 12 - Etxaniz (Oteiza) eta Alberdi (Lapke), 18
  • Paraguayo VII.a (Najerino) eta Anzizar (Erreka), 18 - Ansola (Ilunpe) eta Illarramendi (Behar Zana), 5
  • Arsuaga (Ilunpe) eta Bengoetxea (Lagunak), 12 - Bidezabal eta Munduate (Tolosa-Aurrera), 18

Mutiko alebinak, igandean Lesakan

  • Madariaga (Arkupe) eta Bengoetxea (Lagunak), 18 - Telletxea eta Bengoetxea (Erreka), 5
  • Elizegi (Umore Ona) eta Zabaleta (Aurrera), 11 - Elizalde eta Zubieta (Bortziriak), 18
  • Goñi eta Leiza (Bortziriak), 18 - Mikelperizena eta Lizardi (Bortziriak), 3
  • Urrutia eta Ripa (Txaruta), 18 - Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia), 7

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun