Arkupe elkartearen eskuz binakako txapelketan kadete eta alebin mailako final laurdenak jokatuko dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 7a, 18:00

Arkupe pilotazale elkartearen eskuz binakako bigarren txapelketa azken txanpan sartu da. Igandean jokatuko dituzte kadete eta alebin mailako mutikoen final laurdenak, Donezteben eta Lesakan.

Gaztetxoak Donezteben ariko dira eta kimuak Lesakan, finalerdietarako txartelaren bila

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz bigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako kadete eta alebin mailako final laurdenak jokatuko dituzte otsailaren 9an, igandean. Gaztetxoak Donezteben ariko dira eta kimuak Lesakan.

 

IGANDEKO PARTIDAK

FINAL LAURDENAK

 

Mutil kadeteak, igandean 10:00etan hasita Donezteben

  • Mantzizidor eta Barbarin (Lapke) - Bidart eta Zubillaga (Aurrera)
  • Baleztena eta Alkorta (Aurrera) - Etxaniz (Oteiza) eta Alberdi (Lapke)
  • Paraguayo VII.a (Najerino) eta Anzizar (Erreka) - Ansola (Ilunpe) eta Illarramendi (Behar Zana)
  • Arsuaga (Ilunpe) eta Bengoetxea (Lagunak) - Bidezabal eta Munduate (Tolosa-Aurrera)

Mutiko alebinak, igandean 10:00etan Lesakan

  • Madariaga (Arkupe) eta Bengoetxea (Lagunak) - Telletxea eta Bengoetxea (Erreka)
  • Elizegi (Umore Ona) eta Zabaleta (Aurrera) - Elizalde eta Zubieta (Bortziriak)
  • Goñi eta Leiza (Bortziriak) - Mikelperizena eta Lizardi (Bortziriak)
  • Urrutia eta Ripa (Txaruta) - Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun