Nor bere herritik aterako da autobusean eta goizean ailegatuko dira Xabierrera. 12:00etan meza izanen dute eta ondotik bazkaria Xabier jatetxean.
Honako menua izanen dute: salda, kukuluak zainzuriak, tomate naturalarekin egindako urdaiazpiko tostak, pikillo piperrak eta txistorra pikatzeko. Ondotik, aratxe entrekota roquefort gazta eta patata eta piperrekin, eta postrerako pantxineta. Menuaren barrenean sartzen dira ura, ardoa, kafea tea txupitoa.
Bazkariaren ondotik 17:00etan graziako bederatziurrena izanen da, eta 18:30ean hartuko dute itzulerako autobusa.
Irteerak 59 euroko prezioa du, eta aipatu bezala heldu den astelehenena, asteartean eta asteazkenean eman behar da izena herriko delegatuen bitartez.