ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Txapeldunen fasean hasiko dira Baztan eta Beti Gazteko neska futbolista gaztetxoak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 7a, 08:00

Baztan eta Beti Gazteko kadete-infantil mailako neskak (argazkian, Mastegin jokatutako derbian) lehenbiziko eta bigarren izan dira lehen fasean eta orain txapeldunen faseari ekinen diote.

Beti Gazteko bi futbol talde nagusiek, Baztanek eta Aurrerak etxean jokatuko dute asteburuko partida, baita Errekako gizonezkoek eta BKTko emakumeek eskubaloian

Kirol asteburu berriaren atarian daude eskualdeko kirol taldeak. Eskubaloian, ortzirale arratsean jokatuko dute Errekako gizonezkoek Donezteben eta Baztango BKTko emakumeek ere etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean. Futbolean, etxean ariko dira Beti Gazteko bi talde nagusiak, baita Baztan eta Aurrera ere. Baztan eta Beti Gazteko kadete-infantil mailako neskek (argazkian) txapeldunen faseari ekinen diote, lehen fasean lehenbizikoak eta bigarrenak izan ondotik. Errugbian, etxetik kanpo ariko dira Sarako Izarrako eta BRT Menditarrak taldeko gizonezkoak, Paue ondoan eta Getxon, hurrenez hurren eta atseden izanen dute Sarako Izarrako emakumeek.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Zumaiako, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Aoiz, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

UD Mutilvera C - Doneztebe FT, larunbatean 12:30ean Arangurenen.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – JD San Jorge, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Beti Kozkor B - Baztan KE B, igandean 19:45ean Lekunberriko Plazaolan.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Hernani B - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Hernaniko Zubipen.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Ondarbeltz Amaikak Mutriku, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa – Sanpedrotarra, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Orioko FT, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Aurrera KE – SD Alsasua, martxoaren 1era atzeratua.

Gazte Berriak Ansoain B - Baztan KE, larunbatean 17:30ean Antsoainen.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Doneztebe FT atsedena.

CD Amigo A - Baztan B, larunbatean 16:00etan Iruñeko Amigo ikastetxean.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

CD Izarra - Baztan KE, larunbatean 16:00etan Lizarrako Merkatondoan.

CD Amigó - Aurrera KE, larunbatean 18:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa A – Touring, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Añorga B - Beti Gazte A, larunbatean 15:30ean Añorgako Rezola zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Arrupe Chaminade F - Beti Gazte B, larunbatean 10:45ean Donostiako Felix Garin zelaian.

Gure Txokoa B – Pasaia, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B – Berriozar CF A, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

UCD Burlades B - Doneztebe FT, larunbatean 12:00etan Erripagainan.

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Goierri Gorri B - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Beasaingo Igartza zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE – CD Peña Azagresa, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte – Beti Kozkor A, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Mulier FCN B - Aurrera KE, larunbatean 12:45ean Sarrigurenen.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte – Oiartzun, igandean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Allerru - Gure Txokoa, igandean 10:20ean Lezoko Plazetan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A- CD Atarrabia, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT A atsedena.

Aurrera KE – CD Valle de Egues A, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B – UCD Burlades, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT B atsedena.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Urnieta - Gure Txokoa, igandean 10:00etan Urnietan.

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

CD Gares A - Baztan KE, igandean 11:15ean Garesko Osabidean.

Nafarroako alebinak

CD San Ignacio B - Doneztebe FT A, larunbatean 11:30ean Iruñeko Jesuitasen.

Baztan KE A – CD Iruña A, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE B – CD Salesianos, larunbatean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa C - Baztan KE C, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte A - Gure Txokoa B, larubatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A - Doneztebe FT C, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – CD Iruntxiki B, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasea

UD Mutilvera D - Beti Gazte, larunbatean 11:15ean Arangurenen.

UCD Burlades B - Baztan KE C, larunbatean 18:15ean Erripagainan.

CD Lezkairu - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Nafarroako benjamin mailan

Baztan KE C - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A - Baztan KE B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A - Doneztebe A, igandean 11:30ean Berako Matzadan.

Baztan KE A - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

CFS Ribera de Navarra B - Aurrera KE A, larunbatean 10:00etan Tuterako San Julian kiroldegian.

Aurrera KE B – CD Xota FS, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

Benjaminak

Aurrera KE A atsedena.

Aurrera KE B atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako ligan

Erreka KE – Ardoi B, ortziralean 20:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligan

Alde Zaharreko Kluba - Erreka KE, igandean 09:30ean Iruñeko Errotxapean.

Baztango BKT – UDC Txantrea, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko jubenilak ligan

CB Burlada - Erreka KE, larunbatean 16:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Neska jubenilak liga

Replasa Beti-Onak B - Baztango BKT, larunbatean 16:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Mutiko kadeteak liga

Beti-Onak Atarrabia - Erreka KE, larunbatean 10:15ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Neska kadeteak liga

Baztango BKT – Uharte, larunbatean 11:45ean Elizondoko kiroldegian.

Erreka KE – UDC Txantrea A, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutiko infantilak liga

UDC Txantrea - Erreka KE, larunbatean 12:00etan Iruñeko Virgen del Camino kiroldegian.

Neska infantilak liga

Erreka KE – CDB Atalaya, larunbatean 09:30ean Iruñeko San Jorge kiroldegian.

Valle de Egues - Baztango BKT , larunbatean 10:30ean Eguesibarko kiroldegian.

Aurrera KE – BM Tafalla B, larunbatean 11:20an Leitzako kiroldegian.

Alebin mistoa

Baztango BKT – ECA Malkaitz A, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Erreka KE – GDM La Merced C, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Jorge kiroldegian.

BM Lizarreria - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Lizarrako Oncineda karpan.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Avant Garde de Theze - Sarako Izarra RT, igandean 15:00etan Paue ondoko Thezen.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

Getxo Etorkizuna - BRT Menditarrak, larunbatean 16:00etan Getxoko Faduran.

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT atsedena.

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz – Getxo RT B, larunbatean 10:30ean Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun