Hurrengo kanporaketak
- Anizko Mendiarte elkartean, ortzirale honetan, otsailaren 7an, eginen dute, 21:00etan.
- Elizondoko Amezti elkartean, igandean, otsailaren 9an, eginen dute, 16:30ean.
- Lesakako Arrano ostatuan, otsailaren 14an, ariko dira musean, 23:00etan.
- Arraiozko Arizti elkartean, otsailaren 15ean, eginen dute kanporaketa, 21:00etan.
- Goizuetako Umore Ona elkartean, otsailaren 15ean ariko dira, 16:00etan.
- Leitzako Landa tabernan, otsailaren 15ean ariko dira, 16:00etan.
- Lesakako Koxkilla ostatuan, otsailaren 15ean egin dute hitzordua, 18:00etan.
- Ezkurrako ludotekan, otsailaren 16an, eginen dute kanporaketa, 17:00etan.
Orain arte sailkatutakoak
- Gazteluko ostatuan joan den abenduaren 2an jokatu zuten kanporaketa. Zazpi bikote aritu ziren eta horien artean batek lortu du Nafarroako finalera sailkatzea: Jose Migel Lasagak eta Joxe Mari Indak.
- Doneztebeko Shanti ostatuan abenduaren 13an jokatutako kanporaketan, hamar bikotek parte hartu zuten, eta bi sailkatu dira finalera: alde batetik, Erik Garzia eta Iñigo Belarra eta bertzetik, Oier Zulaika eta Laurentx Etxegoien.
- Zubietako elkartean abenduaren 14an jokatu zuten kanporaketa. Sei bikote aritu ziren, eta bat sailkatu da finalera: Josetxo Elizalde eta Jesus Santesteban.
- Leitzako Torrea tabernan, abenduaren 21ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta horien artean, hiruk lortu dute finalerako txartela: Ivan Vinagre eta Inazio Barandarainek, Ibon Elizalde eta Migel Telletxeak, eta Cristobal Zabaleta eta Goiuri Zabaletak. Ordezko bikotea Andres Zubillaga eta Urko Goizuetak osatua da.
- Elizondoko Intza ostatuan abenduaren 22an aritu ziren. Hamabortz bikote apuntatu ziren eta bi sailkatu dira finalera: Aritz Alunda eta Enkarna Andueza; eta Juan Angel Arizmendi eta Piru Nemours.
- Oronoz-Mugairiko kanporaketa abenduaren 27an egin zuten. Hamabi bikote aritu ziren eta bi bikotek lortu dute Nafarroa mailako finalerako txartela: Joseba Berhok eta Aitor Beorlegik, eta Joseba Arizmendik eta Martin Apezetxeak.
- Leitzako Leitzarra tabernan urtarrilaren 11n egin zuten kanporaketa. Hemezortzi bikotek eman zuten izena eta hiruk lortu dute finalera sailkatzea: Joritz Oiarzabal eta Mikel Martinezek, Joxe Antonio Zabaleta eta Carlos Sagastibeltzak eta Mikel Martinez eta Mikel Zestauk. Ordezko bikotea Oihana Otermin eta Asier Barriolak osatua da.
- Leitzako Gaztañaga tabernan, otsailaren 1ean egin zuten kanporaketa. Hamasei bikote aritu ziren eta hiru pasatu dira finalera: Andres Zubillaga eta Urko Goizueta, Carmen Azpiroz eta Juan Fco. Ortiz; eta Joxe Manuel Zabaleta eta Joxe Migel Gonzalez. Ordezko bikotea Juan Carlos Erbiti eta Mikel Zabaletak osatua izanen da.
Herriz herriko kanporaketak martxoaren 2ra arte jokatzen ahal izanen dira. Zazpi herrialdeetako finalak, berriz, martxoaren 22an eginen dituzte eta final nazionala Araban izanen da, Zigoitian, apirilaren 5ean.
Sariak
- Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
- Txapeldunordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
- Hirugarren bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250 euro.
- 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
- Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak... banatuko dituzte.