GAN-NIK enpresa publikoak antolatu ditu solasaldiak, otsailaren 11n Elizondon eta 13an Beran
Herritarrei horren berri emateko, bi solasaldi antolatu ditu Nafarroako Ingurumen Kudeaketak eskualdean hurrengo egunetan. Otsailaren 11n, asteartea, Arizkunenean bilduko dira 18:00etan. Hilaren 13an, berriz, Beralandetan izanen da saioa 19:00etan.
Bi solasaldiak euskaraz izanen dira eta horietan balio natural handiko sega belardiei buruz eta laguntzaren berezitasunei buruz ariko dira; baldintzak, ezaugarriak (onargarritasuna, konpromisoak, ordainketak)… eta 2024ko esperientzia kontatuko dute.