Mendialdeko Etxebizitza Taldeak asanblada irekiak eginen ditu Elgorriagan, Elizondon eta Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 5a

META Mendialdeko Etxebizitza Taldeak asanblada irekiak antolatu ditu hurrengo egunetarako Malerrekan, Baztanen eta Bortzirietan, «etxebizitzaren gaia eta arazoak» lantzeko

Ortziralean, otsailak 7, Elgorriagako ostatuan bilduko dira 19:00etan. Biharamunean, otsailak 8, Elizondon izanen da asanblada, Gaztetxe parean 12:00etan. Heldu den larunbatean, hilaren 15ean, Berako Ikuskizun aretoan elkartuko dira 12:00etan. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte, bakoitza bere eskualdeko asanbladara hurbilduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun