Euskal Jai Erremonte Fundazioak 21.900 euroko dohaintza egin du

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 4a, 13:00

Euskal Jai Fundazioak bortz elkarteri eta Valentziako Aldaiako herriko etxeari egin die dohaintza.

Iazko jaialdietako sarreretan lortutako dirua bortz elkarteren eta Valentziako Aldaiako herriko etxearen artean banatu ditu

2024an antolatutako jaialdietako eta txapelketetako sarreretan Euskal Jai Erremonte Fundazioak bildutako 21.900 euro bortz elkarteri eman dizkio, otsailaren 3an egindako ekitaldian. ADANOri 14.000 euro, ANECS elkarteari 1.000 euro, EM Navarra elkarteari 2.400 euro, GERNA elkartearo 1.000 euro eta Hendaiako Les Deux Jumeaux elkarteari 1.200 euro eman dizkie Fundazioak, eta DANAk kaltetutako Valentziako Aldaia herriko udalari ere 2.300 euro bideratu dituzte. Nafarroako Gobernuko eta udaletako ordezkariekin batera, Andrea Lusarreta, Nafarroako Pilota Federazioko presidentea eta Alfredo Arruiz, Erremonte Fundazioko presidentea ere izan ziren ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun