Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, kopla kantari ateratzeko ohitura mantentzen da hainbat herritan. Leitzaldean, Areson, Goizuetan eta Leitzan aterako dira, gehienak arratsalde-gau partean. Bortzirietan, berriz, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako ikasleek eusten diote ohiturari eta astearte goizean ibiliko dira karrikaz karrika, bertsolari eta musikarien laguntzarekin, eskean. Baztan Ikastolako ikasleek ere izaten dute kantari ateratzeko ohitura.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.