HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAK
BAZTANGO ESKOLAK
- Almandoz: Gaurko egunean bortz irakasle izaten dira Almandozko eskolan eta klaustro osoak bat egin du greba deialdiarekin, baina zerbitzu minimoak bete behar izan dituzte. Ikasleen erdia joan da eskolara.
- Amaiur: Amaiurren sei maisu-maistretatik seik egin dute bat grebarekin. Ikaslerik ez da joan eskolara eta zuzendariak derrigorrezko zerbitzu minimoak egin behar izan ditu.
- Arizkun: Zazpi irakasle dira. Bortzek greba egin dute eta bik zerbitzu minimoak bermatu behar izan dituzte.
- Arraioz: Sei irakasle dira; bi irakaslek ez dute grebarik egin eta zerbitzu minimoak beraiek egin behar izan dituzte eta zuzendariak ere joan behar izan du. Ikaslerik, ordea, ez da joan.
- Azpilkueta: Klaustroa sei irakaslek osatzen dute eta ez du inork grebarik egin. Ikasleei dagokienez, bi ikasle bakarrik joan dira eskolara.
- Elizondo: Guztira 24 irakasle dira eta horietatik hamabik greba egin dute eta zazpik guttieneko zerbitzuak bete behar izan dituzte.
- Erratzu: Sei irakasle dira eta denek bat egin dute grebarekin. Bi bakarrik aritu dira lanean, zerbitzu minimoak bermatzeko.
- Gartzain: Klaustroan hiru irakasle dira eta irakasle batek egin du greba. Bertze biak zerbitzu minimoak bermatu behar izan dituzte.
- Irurita: Hamaika irakasleetatik bik egin dute greba eta zuzendariak zerbitzu minimoak bermatu behar izan ditu.
- Lekaroz: Lau irakasle dira guztira. Bi irakaslek greba egin dute eta bertze biek zerbitzu minimoak bete behar izan dituzte.
- Oronoz: Oronozko eskolako lau klaustrokideen artean, batek egin du greba.
- Ziga: Bi irakasle dira, zuzendaria eta irakaslea, eta zerbitzu minimoak bermatzeko biek lanera joan behar izan dute.
BERTIZARANAKO ESKOLAK
- Legasa: Zortzi irakasle dira, eta greba bik egin dute.
- Narbarte: Arotzenea eskolan bortz irakasle dira eta hiruk greba egin dute. Bertze biek, zuzendariak eta irakasleak, zerbitzu minimoak egin behar izan dituzte.
BORTZIRIETAKO ESKOLAK
- Arantza: Hamalau irakasle dira eta horien artean, seik grebarekin bat egin dute. Hiruk zerbitzu minimoak bermatu behar izan dituzte.
- Bera: Ricardo Baroja eskolan hogei irakasle dira eta hamarrek greba egitea erabaki dute. Zuzendariak eta ikasketa buruak ezin dute grebarik egin, eta beraz, horren arabera, hemezortzitik hamarrek bat egin dute gaurko deialdiarekin.
- Etxalar: Landagain eskolan hamar irakasle dira eta guztiek bat egin dute grebarekin. Hala ere, hiruk zerbitzu minimoak bermatu behar izan dituzte.
- Igantzi: Zazpi irakasle dira guztira, eta adierazi dutenez, «guttieneko zerbitzuak izan ez balira, denok greban ginateke». Guttieneko zerbitzua bi irakaslek bermatu behar izan dute.
- Lesaka: Irain eskolan, hamazazpi irakasleetatik zazpik egin dute greba.
LEITZALDEKO ETA URUMEALDEKO ESKOLAK
- Areso: Nazabal eskolan, sei klaustrokide dira (bost irakasle eta zuzendaria), eta horietatik hiruk egin dute greba: hiru irakaslek bai, eta bik ez. Zuzendaria eta bi irakasle zerbitzu minimoak bermatzen aritu dira.
- Goizueta: Andres Narbarte Xalto eskolan, hamabost irakasle dira eta zortzik grebaren alde egin dute. Zerbitzu minimoak, berriz, bost irakaslek egin behar izan dituzte. Ikasle kopuruari dagokionez, hiru ikasle joan dira.
- Leitza: 31 irakasle dira Erleta eskolan, eta 29k bat egin dute grebarekin. Zerbitzu minimoak zortzik bermatu behar izan dituzte.
MALERREKAKO ESKOLAK
- Doneztebe: San Miguel eskolan, 35 irakasle dira eta hamahiruk greba egin dute.
- Ituren: Pulunpa eskolan, zortzi irakasleetatik hiruk egin dute greba.
- Saldias: Hiru irakasle dira eta hirurek bat egin dute grebarekin, baina zuzendariak, derrigorrez, zerbitzu minimoak bermatu behar izan ditu.
- Sunbilla: Hamalau klaustrokideetatik hamar irakaslek egin dute greba, eta lauk zerbitzu minimoak bermatu dituzte.
XARETAKO ESKOLA
- Urdazubi-Zugarramurdi: Bederatzi irakasle dira denetara, eta denek egin dute grebarekin bat. Hala ere, bik zerbitzu minimoak bermatu behar izan dituzte: batek Zugarramurdin eta bertzeak Urdazubin.
INSTITUTUAK ETA LANBIDE ESKOLAK
BAZTAN
- Lekarozko institutua: 74 irakasleetatik 40k bat egin dute grebarekin. Zerbitzu minimoak bortz lagunek bermatu behar izan dituzte.
- Elizondo Lanbide Eskola: 46 irakasleen artean, 30ek egin dute greba.
BORTZIRIAK
- Berako institutua: Toki Ona institutuan, 72 irakasleetatik 38k egin dute greba. Zerbitzu minimoak eskaintzen sei irakasle eta zuzendaritzako bi kide aritu dira.
LEITZALDEA
- Leitzako institutua: Amazabal institutuan 50 irakasle dira klaustroan, eta 39 irakaslek greba egin dute. Zerbitzu minimoetan, zazpi aritu dira. Horiez gain, beste bi irakasle hurbildu dira.
MALERREKA
- Doneztebeko institutua: Mendaur institutuan, 32 irakasle dira guztira, baina horietako batzuk ez dute jardunaldi osoa eta hortaz, gaur, berez, 29 irakasle izan beharko lituzkete ikastetxean. 29 horietatik 20k greba egin dute, baina kontuan hartu behar da gainerako bederatzietatik bi (zuzendaria eta ikasketaburua) behartuta daudela ikastetxera joatera, zerbitzu minimoak eskaintzeko.