2023ko datuak dira, eta eskualdeko herri guzietako datuak argitaratu ez baditu ere, errentan emandako 665 etxebizitza kontatu ditu eskualdean Nastatek, 2021ean baino 21 gehiago. Horrekin batera, eskualdeko zazpi udalerritan hilabeteko errenta banaz bertze zenbatekoa den jakinarazi du: 520,9 eurokoa da.
Arantza, Baztan, Bera, Doneztebe, Etxalar, Leitza eta Lesakako errenten prezioa baino ez da ageri Nastaten azken datuetan. Horren arabera, Etxalar da hilabeteko errenta altuena duen herria (613,2 euro) eta gibeletik ditu Arantza (582,6 euro) eta Baztan (561,5 euro). Haien ondotik, Leitza (493,4 euro), Lesaka (490,4 euro), Bera (482,0 euro) eta Doneztebe (423,8 euro) ageri dira.
Edozein moduz, metro koadroko hilabeteko errenta altuena duen udalerria Baztan da (6,2 euro). Ondotik Arantza eta Etxalar dira zerrendan (5,3 euro), eta segidan, Bera (4,8 euro), Leitza eta Lesaka (4,7 euro) eta Doneztebe (4,3 euro).