Irteera bi txandatan eginen dute. Alde batetik Baztango eta Bortzirietako bazkideak martxoaren 25ean joan eta 28an itzuliko dira. Malerrekako eta Leitzaldekoak, aldiz, apirilaren 1etik 4ra. Bi taldeek ibilbide berbera osatuko dute Madrilen.
Lehen egunean goizean autobusa hartu eta eguerdirako ailegatuko dira Madrilera. Bertan, bidaian izanen duten gida ezagutuko dute lehenik eta ondotik hiriburuan barna hiru orduko ibilbidea eginen dute oinez eta autobusez. Bide osan gidaren azalpenak aditzeko aukera izanen dute.
Bigarren egunean goizean oinezko irteera eginen dute Madrilgo alde zaharra ikusteko. Jatetxe batean bazkalduko dute eta arratsaldean Madril kastizoa bisitatzeko aukera izanen dute, hau ere gida baten laguntzarekin. Txokolatea eta txurroa jateko aukera ere izanen dute.
Hirugarren egunean, goizean Pradoko museoa ikustiko dute, eta baita Retiro parkea ere. Jatetxe batean bazkaldu ondotik, arratsaldean denbora librea izanen dute. Ilunabarrean, aldiz, El Rey Leon musikala ikusiko dute.
Laugarren egunean, goizean Madrilgo probintziako Chinchon eta Alcala de Henares herriak bisitatuko dituzte, eta arratsaldean etxerako autobusa hartuko dute.
Irteeran izena emateko astelehenean eta asteartean, urtarrilaren 27an eta 28an, egin beharko da bulegoko telefonoetara deituz: 948 45 08 78 eta 618 56 78 37.
Irteerari buruzko xehetasun gehiago Arkupeak elkarteko buletinean daude.