Jasone Mitxeltorena etxalartarra da Zubietako errotako errotazain berria

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 23a, 17:00

Jasone Mitxeltorena etxalartarra da Zubietako errotazain berria.

Urtebeteko kontratua izanen du eta dagoeneko hasi da Edorta Muruaren lan-etena ordezkatzen, ohiko ordutegian

Jasone Mitxeltorena etxalartarra de Zubietako errotako errotazain berria. Urtebeteko kontratua izanen du, Edorta Muruaren lan-etena betetzeko. Hain zuzen, lehen egunetan elkarrekin aritu ziren ofizioa ikasteko eta ostiraletik hasita, bakarrik ariko da Mitxeltorena.

«Zubietako errotan egiten den irinaren kalitateari eustea da nire helburu nagusia»

«Berrikuntza-asmorik ez dut oraingoz, oraindik neronek ikasi behar dudalako; nire helburu nagusia Zubietako errotan egiten den irinaren kalitateari eustea da, hau da, orain duen maila horretan berean segitzea», aipatu digu. Bigarren eginkizuna bisitariei harrera egitea da, «eta hori errazago ikusten dut: maite ditudan gaiak azaltzen gogotik aritzen naiz, hori berezkoa dut». 

Errota asteazkenetik igandera dago zabalik 11:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun