TTIPI-TTAPA parte den TOKIKOM taldean aspalditik gabiltza kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten norabidearekin, eta iruditu zaigu zerbait egiteko unea dela. X, Facebook, Instagram, TikTok, Youtube… desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak gero eta nabarmenagoak dira sare horietan, eta gaiztotze prozesu hori asko bizkortu da azken urtebetean.
Erabiltzaileen aldeko sare alternatiboak
Hori ikusita, TOKIKOMen erabaki dugu Mastodon sare sozial irekira jauzi egitea. Mastodon hainbat komunitate txikiz osatutako sareen sare bat da, eta haren atzean ez dago korporazio multinazional gaiztorik, bere helburu bakarra erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea da.
Hori dela eta, TOKIKOMek tkm.eus sortu du, Mastodon sareko zerbitzari bat, tokiko informazioan espezializatua, eta bertan ireki dugu kontua taldeko hainbat eta hainbat komunikabidek. Gaurtik aitzinera,@ttipittapa_erran@tkm.eus kontuaren bitartez segitzen ahalko da bertan hedabide honen edukia.
Goazen lagunok!
TTIPI-TTAPAtik, Goazen lagunok kanpainarekin bat eginez, gonbitea egin nahi dizuegu jarraitzaileoi, korporazio erraldoien menpeko sare sozial komertzialetatik Mastodon bezalako sare sozial irekietara pasatzeko: algoritmorik gabe, eta batez ere, geuretik eta geuretzat sortuak. Sortu dugun kontu berriari jarraitzeko, errazena Mastodon sareko kontu batetik egitea da:
- Dagoeneko Mastodon kontu bat baldin baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan gure kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.
- Oraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:
Une honetan aktibatuta dauden kontuak
@28kanala@tkm.eus 28 Kanala, Tolosaldeko Telebista
@aiurri@tkm.eus Aiurri, Beterri-Buruntzako komunikabidea
@anboto@tkm.eus Anboto, Durangaldeko komunikabidea
@antxetairratia@tkm.eus Antxeta Irratia. Bidasoaldeko Irratia
@antzuolagoiena@tkm.eus Antzuolako albisteak
@arabakoalea@tkm.eus Arabako Alea, Arabako komunikabidea
@aramaiogoiena@tkm.eus Aramaioko albisteak
@aretxagoiena@tkm.eus Aretxabaletako albisteak
@arrasategoiena@tkm.eus Arrasateko albisteak
@azkoitiaguka@tkm.eus Azkoitia Guka
@azpeitiaguka@tkm.eus Azpeitia Guka
@barren@tkm.eus Barren, Elgoibar eta Mendaroko komunikabidea
@bergaragoiena@tkm.eus Bergarako albisteak
@berriketan@tkm.eus Berriketan, Debako komunikabidea
@bilbokouriola@tkm.eus Bilboko Uriola
@drogetenitturri@tkm.eus Drogetenitturri, Ermuko komunikabidea
@elgetagoiena@tkm.eus Elgetako albisteak
@eskogoiena@tkm.eus Eskoriatzako albisteak
@euskalerriairratia@tkm.eus Euskalerria irratia, Iruñerria
@gatzagagoiena@tkm.eus Gatzagako albisteak
@geuria@tkm.eus Geuria, Hego Uribeko komunikabidea*
@gitb@tkm.eus Goierriko Irrati Telebista
@goiena@tkm.eus Debagoieneko komunikazio taldea
@guaixe@tkm.eus Guaixe, Sakanako komunikabidea
@guka@tkm.eus Urola-Kostako komunikabidea
@hirukaeus@tkm.eus Uribe Kostako komunikabidea
@kulturagoiena@tkm.eus Debagoieneko kultur albisteak
@oinatigoiena@tkm.eus Oinatiko albisteak
@orioguka@tkm.eus Orio Guka
@plaentxia@tkm.eus Plaentxia, Soraluzeko komunikabidea
@tokikom@tkm.eus TOKIKOM, Toki komunikabideen bateragunea
@ttipittapa_erran@tkm.eus Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eta Lapurdi hegoaldeko komunikabidea
@zarautzguka@tkm.eus Zarautz Guka
@zumaiaguka@tkm.eus Zumaia Guka