Sagardotegira irteera eginen dute ortzegunean Arkupeak elkarteko bazkideek

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 11:00

Arkupeak elkarteko kideak sagardotegira iaz egindako irteeran.

Urteroko ohiturari segituz, Arkupeak elkarteko bazkideak sagardotegira joanen dira. Irteera ortzegunean, eginen dute, hilaren 23an Usurbilgo Oinanume sagardotegira. Sagardoa dastatzeaz gain, Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariak aditzeko aukera ere izanen dute.

Nor bere herritik autobusean aterako dira, eta 13:30etarako ailegatuko dira sagardotegira. Bertan sagardotegiko ohiko menua izanen dute: txistorra egosia, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, menbrilloa eta intxaurrak. Kafea eta txupitoa ere izanen dituzte.

Bazkaldu bitartean zein ondotik Julio Soto eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan eta 16:00etan hasita dantzaldia izanen dute. 19:00etan, autobusa hartu eta nor bere herrira itzuliko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun