Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Iruñera Aroztegiko auzipetuen aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Malerrekatik eta Bertizaranatik

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 12a, 09:30

Aroztegiko auzipetuei babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin zuten azaroaren 26an Lekarozko frontoian.

Aroztegiko auzian epaituko dituzten zazpi baztandarrei babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiete Malerrekako eta Bertizaranako herritarrek, eta hala, Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu! lelopean otsailaren 1ean Iruñean egitekoa den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute.

Autobusa 14:00etan aterako da Doneztebeko biribilgunetik, eta 19:30ean bueltatu. Izena 629 91 24 08 telefono zenbakira idatzita edo ostatu hauetan ematen ahal da: Doneztebeko Xarmant, Iturengo ostatua, Elgorriagako ostatua, Donamariako ostatua, Gazteluko ostatua eta Legasako Kattalin ostatua. Autobusa 12 euro ordaindu beharko da eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 26a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun