Andrea Lusarreta da Nafarroako Pilota Federazioko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 19:00

Andrea Lusarreta, Nafarroako Pilota Federazioko lehendakari berria, orain arte kargua bete duen Javier Conderekin, Labrit pilotalekuan.

Andrea Lusarreta Monreal (Labiano, 1996) da Nafarroako Pilota Federazioko lehendakari berria. Historian lehen aldiz emakume batek hartuko du ardura hau, Javier Conde ordezkatuz.

Lusarreta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2021etik Zizur Nagusiko udaletxeko kirol koordinatzailea da.

Labianon sortua, kirolean aritu da ttikia zenetik. Lehenik, futbolean, Itaroa Huarte eta Aurrera Vitoria taldeetan, gero atletismoan, gimnasian eta pilotan. Pilotan, eskuz hasi zen Atarrabian eta paletan gomazko pilotarekin Oberena, Pilotajauku eta Gure Pilota elkarteetan. Aurten binaka Nafarroako txapeldun izan da modalitate honetan.

Nafarroako paleta goma selekzioko hautatzailea ere izan da eta 2020an Nafarroako Pilota Federazioko Emakumearen eta Pilotaren Batzordeko bozeramaile izendatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun