Adosen binakako txapelketako partida ikusgarriak jokatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 7a, 09:00

Bigarren partidako protagonistak, Eztegaran: Arrastia eta Barrokal eta Mujika eta Aranburu.

Ados Pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako lehen mailako bi partida izan zituzten urtarrilaren 4an Berako Eztegara pilotalekuan. Lehenbizikoan, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 22-11 irabazi zieten Arrietari eta Galeanori eta bigarrenean, Barrokalek eta debuta egin zuen Arrastiak 22-14 irabazi zieten Aranbururi eta Mujikari.

Lehenbiziko partidan, Iturriaga eta Mendiburu, Arrietaren eta Galeanoren kontra aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun