Urteko lehen EKOmerkatua urtarrilaren 4an eginen dute Iruñeko Baluarteko plazan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 3a, 16:00

Iruñeko autobus geltoki zaharretik Baluarteko plazara aterako da larunbat honetan urteko lehen EKOmerkatua.

Larunbatean 10:00etatik 14:00etara tokiko elikagai ekologikoak erosteko eta kontsumitzeko aukera emanen du

CPAEN/NNPEK elkarteak antolatzen duen urteko lehen EKOmerkatua urtarrilean eginen dute Iruñeko Baluarteko plazan. Urtea elikagai ekologikoak eta tokikoak kontsumitzen hasteko modu egokia da, ekoizleengandik zuzenean. Urtarrilaren 4ean, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Konstituzio plazan (Baluarte plaza) izanen da hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun