2024ko ekainaren 18an, Oscar Txibitek (Lurralde Kohesiorako kontseilariak) Arartekoari esan zion onartzen zizkiola honako gomendio hauek, kexa bat zela-eta (Q24/55 espedientea):
- N-121 errepidean, errotulazioa elebitan jartzea, bai «eremu euskaldunean», bai «eremu mistoan».
- Karteletan, Frantzia idaztea, Francia izenarekin batera.
Hori bai, kontseilariak esan zuen garestia zela gaizki jarritako errotuluak zuzentzea, eta etorkizunean beteko zituela gomendio horiek.
Bada, 2024ko irailean, Belateko tunelak itxi zituen, eta berriz ere hainbat seinale gaztelania hutsean jarri zituen, eta Francia soilik erabiliz.
Horren aurrean, Donamariako herritar batek berriz ere kexa jarri zuen Arartekoan (Q24/987 espedientea). Ba kexa horren aurrean, Oscar Txibite kontseilaria saiatu da berriz ere (aurreko kexetan bezala) juridikoki justifikatzen ez dagoela behartua seinaleak elebitan jartzera, eta Francia bakarrik erabili behar duela. Arartekoak aurreko kexetan jada desmuntatu zizkion argudio horiek, eta ekainaren 18an Oscar Txibitek jada erantzun zuen onartzen zituela Arartekoaren gomendioak, baina berriz ere berdin jokatu du, eta kexaren aurrean berriz ere argudio berberak erabili ditu bereari eusteko. Oscar Txibiteren gurpil zoroa.
Berriz ere PSOE euskaldunoi adarra jotzen.