Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapelketa irabazi eta atsedenerako tarte handiegirik hartu gabe, kantxan bere onena emateko gai izan zen berriz ere Goiuri Zabaleta. Abenduaren 28an, Bankoa Abanca-DV txapelketako finala jokatu zuen Zumarragan Amaia Aldairen kontra eta mendean hartu zuen Aurrerako pilotariak. Hamaika tantoko aldea aterata, jantzi zuen txapel beltza.
Abenduaren 31n, berriz, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa jokatu zuen Zaldibarren. Lau eta erdian garaipena eskuratu zuen Laia Salsamendiri 22 eta 17 irabazita.