Oriamendik antolatutako binakako erremonte txapelketaren 54. edizioko finalak jokatu zituzten abenduaren 28an, harmaila guztiak lepo beterik zituen Galarreta pilotalekuan. Lehen mailako finalean Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Azpirozek bi jokoak irabazi zizkieten Segurolari eta Barrenetxea IV.ari (12-15 eta 13-15). Bigarren mailako finalean, aldiz, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Oier Apezetxea goizuetarrak galdu egin zuten Aldaberen eta Aiestaran VI.aran kontra. Hemen ere txapeldunek bi jokoak irabazi zituzten (15-11 eta 15-3).
Lehen mailakoan, estreineko aldiz txapeldun izan da Josetxo Ezkurra, hiru aldiz txapeldunorde izan ondotik ( 2014an San Miguel herritarrarekin galdu zuen, Koteto Ezkurraren eta Ionen kontra; 2016an Ionekin, Uterga eta Endikaren kontra) eta 2017an Endikarekin, Uterga eta Azpirozen kontra). Azpirozentzat, berriz, hirugarren txapela da binakakoan.