Erratzu nagusitu da Nafarroako 25. Paxaka txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 12:00

nafarroako 25. paxaka txapelketako lau hirukote onenak sari banaketaren ondotik, antolatzaile eta laguntzaileekin batera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Abenduaren 22an Iruritan jokatutako finalean 9-5 irabazi zion Oizko taldeari

Baztan eta Malerrekako bortz hirukotek abiatu zuten Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 25. edizioa eta abenduaren 22an jokatu zuten Iruritako Aranabia pilotalekuan aurtengo finala. Erratzuk 9-5 irabazi zion finalean iaz txapeldun izan zen Oizko taldeari.

Erratzuk irabazi du txapelketa. Finalean, Mikel Mindegiak ordezkatu zuen Gorka Urtasun. Argazkia: Ondikol

Erratzuko taldean Manu Irigoien, Kaiet Itoiz eta min hartutako Gorka Urtasunen ordez jokatu zuen Mikel Mindegiarekin aritu zen eta Oizko taldean, Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia eta Beñat Lazkano.
Final nagusiaren aitzinetik, hirugarren posturako lehian Doneztebek (Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea) 9-7 irabazi zion Iruritari (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Mikel Sagaseta).

Finala jokoan. Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun