Baztan eta Malerrekako bortz hirukotek abiatu zuten Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 25. edizioa eta abenduaren 15ean Iruritako Aranabian jokatutako finalerdietan erabaki ziren aurtengo finalistak. Oiz (Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia eta Beñat Lazkano) eta Erratzu (Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz) aurrez aurre izanen dira abenduaren 22an, igandean 17:00etan hasiko den finalean.
Final nagusiaren aitzinetik, igandean 15:45ean, hirugarren posturako lehia izanen dute Iruritak (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Mikel Sagaseta) eta Doneztebek (Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea).