Oriamendik antolatutako binakako erremonte txapelketaren 54. Edizioko finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 21ean, larunbatean 15:15ean Galarretan hasiko den jaialdian. Lehen mailako finlerdian Urriza eta Larrañaga, Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen kontra ariko dira eta bigarren mailakoan, Loitegi eta Aritz Zubiri goizuetarra, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontra. Piloten aukeraketa egin zuten asteartean. Finalerdietako irabazleek abenduaren 28rako txartela eskuratuko dute. Dagoeneko finalista dira Segurola eta Barrenetxea IV.a lehen mailan eta Aldabe eta Aiestaran VI.a bigarren mailan.
Larunbateko jaialdiko lehen partida bigarren mailako finalerdia izanen da: Jabalera eta Apezetxea, Loitegi eta Zubiriren kontra. Ondotik, lehen mailako finalerdia jokatuko dute Urrizak eta Larrañagak, Ezkurra II.aren eta Azpirozen kontra. Hirugarren partida ere erakargarria izanen da: Ansa II.a eta Martirena, Aldabe eta Barrenetxea IV.aren kontra.
Finalerdi eta finalerako bono berezia eskuratzeko aukera bukatzear dago
Oriamendik jarritako bono berezia ongi saltzen ari da, eta promozioa bukatzeko azken txanpan dago. Bonu honek aukera ematen du Binakako erremonte txapelketako finalerdira eta finalera joateko, %50eko deskontuarekin. Bonua eskuragarri dago Oriamendiren webgunean: www.oriamendi.eus
Erremontearen zale guztiei dei egiten diete aukera paregabe hau aprobetxatzeko. Iazko bikoteen finaleko aforo beteaz gogoratuz, aurten ere egoera bera espero dute. Bonu honi esker, ez da azken momentuko estutasunik izanen eta tokia bermatzeko aukera izanen da.