Baztan eta Malerrekako bortz hirukotek abiatu zuten Nafarroako paxaka txapelketaren 25. Edizioaa eta abenduaren 15ean Iruritako Aranabian jokatutako finalerdietan erabaki ziren aurtengo finalistak. Erratzuk 9-3 irabazi zion Iruritari eta Oizek 9-6 irabazi zion Donezteberi. Beraz, Baztan eta Malerrekako taldeak izanen dira aurrez aurre finalean, Erratzu eta Oiz.
Erratzuko taldean, Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz ariko dira eta Oizko taldean Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia eta Beñat Lazkano.