Iruritako jaialdia hasteko jokatu zen binakako partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Agirrezabalak 35-23 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Markel Leatxe donamariarrari.
Gabonetako banakako txapelketako bigarren finalerdia abenduaren 20an, ortziraleak 19:00etan jokatuko dute Otanok eta Ionek Agoitzeko pilotalekuan. Finalerdi honetako irabazleak eta Utergak abenduaren 27an, ortziralean 18:45ean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Finala Navarra TV telebistak emanen du zuzenean.