Beintza-Labaiengo eskolan egin zuten hitzordua. Elkar agurtu ondotik, bingoan ibili ziren eta hainbat sari ere banatu zituzten. Kantari aritzeko ere probestu zuten, eta goiza borobiltzeko, Beintza-Labaiengo Udalak emandako pintxoak eta postreak dastatu zituzten. Zenbait udaletako ordezkarik eta Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek ere parte hartu zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!