Azaroaren 29tik abenduaren 1era, eskualdeko neska pilotariak Bartzelonan, 2024ko IV. Gran Premi de Barcelona jokatzeko aukera izan dute. Arkupe elkarteko Joana Irazoki igantziarra, Ados Pilotako Dunixe Alberro eta Irati Altxu iturendarrak eta Iraide Iriarte sunbildarra eta Baztango eskolako Aiora Arraztoa aritu dira infantil eta kadete kategorietan.
Joana Irazokik, Niobe Castelló bikotearekin, infantil kategorian irabazi zuen. Dunixe Alberrok Eva bikote lagun izanda eta Irati Altxuk, Petra bikote lagunarekin, finalerdiak jokatzeko aukera izan zuten, nahiz eta finalera ezin izan zuten pasatu. Iraide Iriartek eta Aiora Arraztoak larunbateko partidaz gozatu zuten, baina ez ziren finalerdietara pasatu. Esperientzia ezin hobea izan da denentzat.